UDAL ETXEBIZITZAK ERAKUNDEAK PROGRAMA PILOTU BAT ERAMANGO DU AURRERA, AUZOKIDEEN ERKIDEGOETAKO GUNE KOMUNEN ZAINKETA HOBETZEKO
Udal Etxebizitzak erakundeak “Erkidego Zibikoak” Programa jarri du martxan. Programaren barruan, elkarbizitza erraztera, ondare komunaren aurrean errespetu gehiago izatera eta hiritarren eskubideak eta betebeharrak onartzera bideratutako sentsibilizazio, informazio eta prestakuntza jarduketak jasoko dira.
Ekimen hori, Europar Batasuneko FEDER funtsek %65ean finantzatu duten Europa mailako Rehabitat egitasmoaren barruan egin da. Programa horretan, Bilboko Udal Etxebizitzak erakundeaz gain, Kataluniako Etxebizitza Agentziak, Zaragoza Vivienda erakundeak eta Frantziako Ville de Toulousek eta Ville d’Aureilhanek ere hartu dute parte. Guztiak ere, bakoitzak bere lurraldean mantentzen eta kudeatzen dituzten etxebizitza sozialeko auzoetan antzeko egoerak dituzten erakundeak dira.
“Erkidego Zibikoak” Programaren barruan, programa pilotu bat diseinatuko da Udal Etxebizitzak erakundea jabe bakarra den erkidegoetako batean, eta beste bat, jabe gisa partaidetza duen beste jabe erkidego batean, Otxarkoagako eta Bilbo Zaharreko auzoetan.
Jarduketa programaren lehen fasean, informazio triptiko elebiduna banatuko da, “Bizikidetasun Onerako Rehabitat Programa: Erkidego Zibikoak” izenekoaren dekalogo gisa, aurrerapena eta ingurumenaren aurreko kontzientzia bultzatzeko, elkarbizitza errazteko eta ondare komunaren errespetua eta hiritarren biztanleen erkidegoetan dituzten eskubideak eta betebeharrak onartzea sustatzeko, era pedagogikoan irudikatuta. Liburuxkan landuko diren gaien artean, jabe erkidegoaren funtzionamendua (eskubideak eta betebeharrak), jardunbide onak espazio komunen mantentze lanetan, elkarbizitza egokirako aholkuak eta etxebizitza berdeak egongo dira, besteak beste.
Bigarren fasean, triptikoan lantzen diren gaiei buruzko presentziazko prestakuntza eskainiko zaie ekimenean parte hartzen duten pertsonei. Hitzaldi horiek, aukeratutako zenbait erkidegotako atarietan izango dira. Horrez gain, erkidegoko jardunaldi irekia ere burutuko da, jardunaldi erdikoa, ekimenaren helburuekin loturak ezartzeko eta hiritarren partaidetza bultzatzeko.
Amaitzeko, egungo Etxebizitzen Erabilera eta Mantentze Lanen Eskuliburuaren edukia eguneratuko da, biztanleek erkidegoetan aurkeztutako informazioa bilduz.
Últimos comentarios