Bilboko TAO zerbitzuaren udako ordutegia asteazkenean hasiko da
Bilboko TAO kalean aparkatzeko zerbitzu arautuaren udako ordutegia hasiko da asteazkenean, uztailaren 1ean, eta abuztuaren 31ra arte iraungo du. Gainera, uztaileko eta abuztuko larunbatetan ez da TAO zerbitzurik egongo.
Abuztuko arratsaldeetan ere ez da aparkatzeagatik ordaindu beharko. Abuztuan, zerbitzua astegunetan bakarrik egongo da, eta, horrenbestez, astelehenetik ostiralera TAOren ordutegia 09:00etatik 13:30era izango da abuztuan.
Beste alde batetik, Bilboko Udalak jakinarazi duenez, uztailaren 31n eta abuztuaren 15ean eta 28an, ez da TAO zerbitzurik egongo, jaiegunak direlako.
Últimos comentarios