KOLOREAK
Nakor
Basoak, zelaiak,hiriak,herriak… kolorez beteriko tokiak. Mundu zuri beltza koloreztatu, mundu irekiago bat eraikitzeko. Betidanik entzun dugu gustu ezberdinentzako eginda zeudela koloreak.Gizakiok ezberdintasunak adierazteko koloreak erabiltzen ditugu, batzuk gorriak, kontrakoak urdinak, bidetik berdeak, baita laranjak ere. Horrela jarraitu genezake naturak ematen dizkigun hamaika koloreekin baina gure irudimena ez da hor gelditzen, azpitaldeetan ezberdintzen gara, gorri argia eta gorri iluna ez dutela antzik pentsaten dugu eta zerikusirik ez urdin ilunarekin.
Martxoaren 10ean Otxarkoagako kaleak beltzez jantzi ziren, agian batzuk zirikatzeko beltz argia esango didate baina azken finean beltzez. Ezin genuen onartu eta margoak hartu genituen auzoa berriz kolorez betetzeko.
Martxoaren 11an arratsaldeko 19etan Kepa Enbeita enparatzan kolore guztiak batu ziren, badirudi behingoz ezberdinen artean kolore morea dena batzen gaituena, more iluna esango dit baten batek. Poztekoa da, kolore guztiak baturik, beltz gorriari bere denbora amaitu dela esanez, adibidea izan dadila mundu honetan dauden beste hutsune belztu batzuk koloreztatzeko.
Eskerrik asko argitaratzeagatik