EUSKAL HERRIA, ASTURIAS, KANTABRIA ETA LEVANTEKO KONDAIRAK ETA ZELTEN ISTORIOAK, BILBAO DENDAK-EK ABIATU DUEN SAN JOANETAKO EKINTZAREN ARDATZ
Aurten, Bilbao Denda-eko kide diren saltokiek oso ekintza berezia antolatu dute San Joan gaua ospatzeko: herri desberdinetako kondairak argitalpen batean bildu eta horren 10.000 ale banatuko dituzte merkataritza-gune desberdinetan, ekainaren 21, 22 eta 23an. Hilaren 21eko goizean Santutxun, Otxarkoagan eta Txurdinagan banatuko dira, eta arratsaldean Basurtun, Zorrotzan eta Errekalden. Martitzenean, hilak Deustun eta San Ignazion banatuko dira goizean, eta arratsaldean, 2. Barrutian eta Zubiarten; eta eguaztenean, ekainak 23, Alde Zaharrean, Erriberako Merkatuan eta Bilbo Zaharrean goizean, eta Bildo Erdialdean arratsaldean. Ekintza honek azken puntua ezarriko dio merkataritza-plataformak haurtzaroari eskaini dion hiruhilekoari.
Maitagarri atsegin batek ongi etorria emango die irakurleei Euskal Herria, Asturias, Kantabria, Levante eta herri zeltetako kondairen irakurketaren hasieran. Testuen edukiez eta argitalpena apaintzen duten irudien bitartez irakurleei irribarrea sortaraztea da ekimen honen helburua. Aurten, saltokiak magiaz beteko dira San Joanetan.
Txikienek, eta istorio hauek irakurtzera animatzen diren helduek ere, Mari gertu-gertutik ezagutzeko aukera izago dute. Mari ekaitzen eragilea eta naturan dauden jeinu guztien erregina da, euriaren gobernatzailea eta euskal mendietako haitzuloen jabea. Suzko kapa batez jantzita dago, eta haurtzaroan ortzadarra ukitzea lortu omen zuen. Urtean behin, San Joanetan, Mari Sugarrekin elkartu (azken honek suge-itxura hartzeko ahalmena du) eta gailur sagaratuen azpian akelarre handia antolatzen omen dute. Gaur horretan, Marik urte osoan banatuko dituen ekaitzak sortzen omen dituzte.
Últimos comentarios