SMS-EN BITARTEZ GABONETAKO ZORION LEHIAKETAK SARIAK BANATZEN DITU ETA AURKEZTUTAKO MEZUEN SAILKAPEN BATEN ERAKUSKETA ANTOLATU DA OTXARKOAGAN

 

"Bizitzak negar egiteko 1000 arrazoi ematen badizkizu, amets egiteko 1001 arrazoi dituzula erakus ezazu. Zure bizitzaz amets bat egin, eta zure ametsaz errealitatea. Eguberrion eta 2009 zoriontsu bat opa dizuet". Mezu honi esker Thania Alonso beasaindarrak lortu du saria, bi lagunentzako asteburu osoa ordaindurik, Madrilgo Warner parkera joateko saria, alegia.

Otxarkoagako Tular elkarteak antolatutako bigarren sariketa dugu hau, Tular Irratirekin elkarlanean eta Bilboko Kultura eta Hezkuntza Sailaren babesarekin. Aurten, 100 SMS mezutik gora aurkeztu dira lehiaketara, publizitate hizkuntzan adituak diren epaimahaikideek baloratuak izan direnak.

Mezuaren irabazleaz gain epaimahaiak beste SMS bat azpimarratu du bere originaltasunagatik. Roberto Perezen testu bat da berau, bere auzoko historia eta balioak errebindikatzen dtuena: “Artxandako mazelen artean jaio zen Otxarkoaga, arraza, kolore eta pentsamenduen artean, beso zabalik hartzen zaituen jendea. 2009 Zoriontsua”.

Erakusketa
Gabonetako mezu originalenak azpimarratzeko Otxarkoaga auzoan sortua izan den iniziatibako sari banaketa , auzo honetako Udaltegian izango da gaur arratsaldean eta era berean bidali diren zenbait SMSen erakusketa bat zabalduko da. Erakusketa hau otsailaren 14rarte egongo da ikusgai (09:00-21:30).

También te podría gustar...

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.