“Expodistritok”, Bilboko Barrutietako Udaltegietan antolatzen den aldi baterako erakusketa zikloak, urteko lehen hiruhilekoko egitaraua inauguratu du aste honetan. Datorren MARTXOAREN 31ra arte, Barrainkuako, San Inazio-Ibarrekolandako, Otxarkoagako, Begoñako, San Frantziskoko, Castañoseko eta Burtsa-Ibaiondoko udaltegietara hurbiltzen diren bilbotarrek sei erakusketaz gozatzeko aukera izango dute. Erakusketa horietako lau argazki erakusketak izango dira, bat pintura lanez osatua eta azkena, Josu Aranbarrik, “Piztiak” taldearen abestietan oinarrituta, egindako diziplina anitzeko lana. Argazkia protagonista izango da 2011ko lehen hiruhileko honetan. Umida Akhmedova argazkilari eta dokumentalgilearen argazkiak ikusi ahal izango ditugu. Argazkilaria bere herrialdean kondenatuta dago, nazio uzbekistandarra iraintzeaz eta difamatzeaz akusatuta, bertako biztanleen bizimodua erretratatzeagatik. Erakusketa, Zentsura...
Últimos comentarios