TXURDINAGAKO HIRU PLAZA ETA OTXARKOAGAKO UDALTEGIA MAGIA TOPAKETEN SEIGARREN EDIZIOAREN ESZENATOKI IZANGO DIRA OSTEGUNETIK AURRERA
Seigarren urtez jarraian, Bizkaiko hiriburuko 3. barrutia (Otxarkoaga – Txurdinaga) eszenatoki paregabea bilakatuko da prestidigitazioaren zaleentzat, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako Magia Topaketen barruan. Aurtengo edizioak izango duen berrikuntza nagusia, programatutako ikuskizun guztiak kaleko eszenatoki guztietan ikusteko aukera izango da, izan ere, emanaldi guztiak Txurdinagako Garai Lorategiak, Arbidea eta Ilargi Erdia (Julian Gaiarre kalean, 4-12 zenbakien aurrean) plazetatik txandakatuz joango baitira. Horrez gain, nazioartean ospe handia duten magoek hartuko dute parte programan, Peter Wardell britainiarra edo haurrei zuzendutako magian aditua den Carlos Adriano argentinarra, besteak beste. Inaugurazio ekitaldia Otxarkoagako Udaltegian burutuko da, ostegun honetan, arratsaldeko 19:00etan, Abozzi konpainiaren...



















Últimos comentarios