Bilboko Udalak, Berdintasun, Lankidetza eta Hiritargo Sailaren bidez, martxan jarri du berriz ere “Emakumea, osasuna eta indarkeria” sentsibilizazio-egitasmoa, genero-indarkeriari aurre hartu eta udalerriko emakume guztiengan, berdin euren jatorria zein den, sexualitate osasuntsuaz gozatzeko jarraibideak ematea helburu gisa hartuta. Horrela bada, Txina, Maroko, Argelia, Benin, Bolivia, Venezuela, Errumania, Kolonbia, Brasil, Paraguay, Uzbekistan, Ekuador eta Honduraseko 35 emakumek sentsibilizazio-ekintzak bideratuko dituzte bertako beste laurekin batera eta, ondorioz, osasun-agente bihurtuko dira euren erreferentzia-kolektiboetan ere. Gainera, tailerrak minusbaliotasun funtzionalaren ikuspuntutik dinamizatuko dituzten emakumeak batu dira eta berariazko tailerrak antolatuko dira emakume ijitoentzat. Botereztatzea eta parte-hartzea Gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren aldeko III. udal planaren...
Últimos comentarios