Ni bizi naizen auzoari Otxarkoagako izena jarri zioten, duela berrogeitazortzi urte inauguratu zutenean. Otxarkoaga izena otso asko duen lekua dela ematen du, eta ez litzateke gauza arraroa izango, iparraldean “Monte Abril” izeneko mendi zabal bat daukagulako. Urte eta erdian, 15.000 biztanlerentzako kaleak, etxeak, era desberdinetako dendak eta bi eliza eraiki zituzten. Zergatik sortu zen, ordea, auzo hau? Franco, “Generalísimo de los Ejércitos de España”, bisitan etorri zen Bilbora eta gure hiria inguratzen duten mendietako maldetan hainbeste txabola ikusita, eta jende pila bat haietan bizitzen, leku hau deuseztatzea erabaki zuen. Horrexegatik jaio zen gure auzoa. Pisu bateko txabolak deuseztatzeko, sei pisuko...
Últimos comentarios