Bizkaiko Foru Aldundiak Enpresari sariak banatu dizkie lurraldeko 21 gazteri, beraien enpresa proiektuak saritzeko
Bizkaiko Foru Aldundiko Lan eta Trebakuntza Sailaren menpe dagoen DEMA Enpresa Sorkuntza eta Garapenerako Agentziak "Enpresari" programaren zortzigarren edizioari dagozkion sariak banatu ditu gaur. Ekimen honen helburu nagusia da Lanbide Heziketako eta Prestakuntza Zikloetako Bizkaiko ikasleei, nork bere negozioa edo enpresa sortuta, lan merkatuan sartzeko aukerak ematea. DEMAko zuzendari-gerente Idoia Agirre arduratu da sariak hamar proiektuak egin dituzten 21 gazteei (13 mutil eta zortzi neska) banatzeaz. Lehenengo hiru sailkatuentzako saria 1.500, 1.200 eta 1.000 eurokoa izan da, hurrenez hurren; laugarrenetik hamargarrenera, 500 euro jaso dituzte eta gainerakoek, diplomak eta opariak. Bi hilabete iraun duen azken fasean beraien proiektuak egin dituzten...



















Últimos comentarios