Otxarkoagako Udaltegiko ekitaldi aretoak “Crímenes ejemplares” lanaren emanaldia jasoko du bihar, OSTIRALEAN, MARTXOAREN 18AN, arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Lan hori, urritik musika-antzerki ikastaro espezializatuan parte hartu duten ikasleen ikastaro amaierako lana izango da. Ikastaroa Tiki-Tita Elkarteak eman du, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen BilbaoEszenak – Baliabide Eszenikoen Zentroak, antolatuta. Bi sexuetako hogei antzezle inguruk Max Aub-en “Crímenes ejemplares” lanaren moldaketa eramango dute eszenatokira. Lan hori, ironiaz betetako kontakizun labur dibertigarriek osatzen dute. Dibertigarriak izan arren, ezkortasun handia dute, izan ere, pertsonaiek, hilketa bat burutzeko edo euren buruaz beste egiteko dituzten motibazioei egin behar dizkiete aurre, eta erantzunak absurduak...
Últimos comentarios