Categoría: en Euskera

0

LUZATU EGINGO DA UDALAREN HAURGUNEETAN ETA KIDEGUNEETAN IZENA EMATEKO EPEA

Urriaren 5etik aurrera, umeak udalaren programa horietan matrikulatu nahi dituzten gurasoek izena eman nahi duten lokaletara jo dezakete, plaza libreak zein udaltegitan dauden galdetzeko. Izena emateko epea amaitutakoan, bete barik geratu diren plazak noiznahi bete ahal izango dira, inskripzio berriekin, harik eta plaza guztiak hartuta egon arte. Haurguneak Haurguneak programa 5 urtetik 9ra bitarteko Bilboko umeei zuzendutakoa da. 2009ko urriaren 5etik 2010eko ekainaren 18ra bitartean egongo dira zabalik, 17:00etatik 20:00etara, ordu eta erdiko txandetan banatuta. Talde bakoitza astean egun bitan joango da, astelehenetik eguenera. Haurgune guztiak euskaraz eta erdaraz egiten dira. Prezioa 70 eurokoa da; familia ugarientzat, berriz, 50 eurokoa...

0

Musikari eta ikus-entzunezkoei buruzko ikastaroak 3. Barrutian

Informazioa:  – Otxarkoaga Auzo Etxea (goizez eta arratsaldez); Pau Casals etorbidea, 19 – Tel.: 94 412 50 42 eta 94 412 03 87 – Elkarteen web orriak eta www.bilbao.net Izena ematea irailaren 21etik urriaren 6ra arte: – Otxarkoagako Auzo Etxea (goizez eta arratsaldez) – Internetez: www.bilbao.net  Ordainagiriak bidaltzeko: nzuazo@ayto.bilbao.net eta fax honetara: 94.412.73.31.     “Ikus-entzunezkoak ezagutzen” ikastaroa Ikus-entzunezkoak ezagutzeko ikastaro honetan gai bakarreko hiru ikastaro daude. Hirurak eginez gero, aukerako kredituak lortu eta ikastaroaren agiria lortu egiten dira. Plazak emateko orduan lehentasuna edukiko dute hiru ikastaroak egin nahi dituzten pertsonek. Egunak eta orduak:  – Irratia: urriaren 13an, 15ean, 20an eta...

0

Musikari eta ikus-entzunezkoei buruzko ikastaroak

    “Ikus-entzunezkoak ezagutzen” ikastaroa Ikus-entzunezkoak ezagutzeko ikastaro honetan gai bakarreko hiru ikastaro daude. Hirurak eginez gero, aukerako kredituak lortu eta ikastaroaren agiria lortu egiten dira. Plazak emateko orduan lehentasuna edukiko dute hiru ikastaroak egin nahi dituzten pertsonek. Egunak eta orduak:  – Irratia: urriaren 13an, 15ean, 20an eta 22an, 20:00etatik 22:00etara.  – Kamera erabiltzea: azaroaren 2an, 4an, 9a eta 11n, 20:00etatik 22:00etara. – Bideo-edizioa: azaroaren 16an, 18an, 23an eta 25ean , 20:00etatik 22:00etara. Zenbatekoa: 25 € ikastaro osoa. Tularreko bazkideentzat: 20 €. Gai bakarreko bakoitza: 10 €. Tularreko bazkideentzat: 6€. Ordaiketa BBKren kontu honetan egin beharko da: 2095 0009 81...

1

LA CRISIS EN LA QUE ESTAMOS

  ARTICULO DE OPINION DE CARLOS VEGAS El pasado domingo 23 de Agosto de 2009 se publicaba un amplio reportaje e el CORREO, (escrito y digital), con el título, ¿ POR QUÉ ESPAÑA VA PEOR?, en el que varios expertos analizaban las causas de nuestra actual crisis.  http://www.elcorreodigital.com/vizcaya/20090823/economia/espana-peor-20090823.html  En días anteriores también se publicaba en el CORREO DIGITAL, un “especial” de “así se gestó y estalló la crisis,”,( mundial), http://especiales.elcorreodigital.com/crisis-economica/  Después de leer a los expertos, pregunto,¿Por qué nuestra economía se hunde?  No hace falta ser catedrático para darse cuenta que la economía española se hunde a pasos de gigante,...

1

Entrevista en exclusiva con Mery Cuesta una de las creadoras de la exposición «cine y cultura quinqui»

  ENTREVISTAS ALMA DE CIGARRA Que mejor manera de aclarar dudas y interrogantes sobre la "manida" exposición que preguntar a una de las creadoras de la misma. Mery Cuesta nos ha responido amablemente  a esta pequeña entrevista sobre porque Otxarkoaga es uno de los barrios utilizados en su exposición… Eskerrik asko Mery 1) Que tiene que ver Otxarkoaga con la cultura quinqui? Os explico: La exposición ‘Quinquis de los 80’ alude a una coyuntura social y política determinada, la que rodeó el surgimiento del fenómeno del Cine Quinqui (estamos hablando de que se produjeron unas 30 pelis de delincuencia juvenil...

0

OTXARKOAGAK DOMEKAN ‘MUNDUKO ARROZAK’ SUKALDARITZA LEHIAKETAREKIN HERRIALDE EZBERDINETAKO ERREZETAK DASTATZEKO GONBITEA LUZATZEN DU

 Otxarkoaga-Txurdinaga auzoetako Pangea kulturarteko taldeak, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren babesarekin, domeko honetan eguerdiko 12:00etan eta Otxarkoagako jai egitaraurekin bat eginik, "Munduko Arrozak" sukaldaritzako txapelketa antolatuko du eta era berean, auzoan eta orohar, Bilbon bizi diren nazionaltasun ezberdinetako kolektiboak euren kulturako zerbait tipikoa eskainiz, festan parte hartzeko gonbidapen modu originala izango da. Ugarte Plazan izango den hitzordu honetan parte hartzeko, auzoko jaien ospakizunetarako leku berean jarrita dauden txosnetan izena ematea besterik ez da egin behar, hilaren 27a baino lehen, edo bestela 610 276 066 telefonora deituz. Jai eremuko kokalekua zein beharrezko mahai eta aulkiak antolakuntzak emango dizkie parte hartzaileei, arrozez eginiko...

0

LANGABEZIAK % 35 EGIN ZUEN GORA BILBON AZKEN URTEAN

Lan Ekintzak argitaratzen duen Ekintzaz izeneko egoerari buruzko hiru hilean behingo aldizkariak eskainitako 2009ko martxoko datuen arabera, lanik gabe dauden 20.963 pertsonak eman dute izena INEMen. Kopuru horiek ez ziren 1997az geroztik eman eta hazkundea % 35ekoa da, urtebete lehenago izena eman zuten langileen kopuruarekin alderatuta; hori dela-eta, langabezia-tasa % 13,3an dago. Gizarte Segurantzan afiliatutako pertsona guztien kopurua 176.100ekoa zen martxoaren bukaeran Bilbon. Zifra hau 2008ko martxoan erregistratutakoarekin alderatuta, % 2,6 jaitsi dela esan nahi du. Horrez gain, kontratu-formalizazioan jaitsiera mantendu egin da. Urteko lehenengo hiruhilekoan 26.110 kontratu sinatu ziren, eta horietatik % 54 emakumeentzat izan ziren. Joan den urteko...

0

BILBOKO UDALAK BERRIKUNTZA EGIN DITU 2009-2010eko TAILERREN MATRIKULAZIOAN

Bilboko Udalak ikastaro eta tailerren lehen gidaliburua argitaratu du, kontsultatzeko eta erabiltzeko erraza. Gidaliburuan, hiriko udaltegietan urtero egiten diren jardueren eskaintza handia jaso da. Gainera, ikastaroetan nahiz tailer horietan izena emateko era berria aurkeztuko da aurten, azken teknologia-berrikuntzak erabili baitira. Urtez urte Bilboko Udalak hainbat ikastaro eta tailer antolatu ditu hiritar guztientzat: kirol-, kultura- eta aisialdi-jarduerak, berdintasunaren aldeko tailerrak, adinekoentzako jarduerak, etab. Informazioa bateratu eta sinpletzeko nahiz eskainitako jarduera guztien ikuspegi orokorra emateko, argitaratu egin da Bilboko Udalaren ikastaro nahiz tailerren lehen gidaliburua. Gidaliburuaren lehen tiradan, 8.000 ale inprimatu eta dohainik banatuko dira Barrutietako Udaltegietan eta Udalaren Sail hauek antolatzen...

0

Zerbitzu berria Auzo Etxean

  Jende gehien izaten duten udaltegietan Bilboko Udalak instalatu dituen lehen hamar bulego elektronikoen bidez, udalaren hainbat izapide eta zerbitzu pertsonalki, azkar eta erraz kudeatu ahal izango dira eta, ondorioz, zerbitzua orokorki hobetu eta itxaroteko denborak murriztu egingo dira. Bulego elektronikoak erraz erabiltzen dira eta guztion eskura daude, minusbaliotasunen bat duten hiritarrentzat ere irisgarri izateko diseinatuak baitaude.   ‘Bilbo Click’ izena hartu du Hiritarren Harremanen Sailak bultzatutako ekimen horrek eta Bilboko Udalak eta Informazio Gizartearen eta Administrazio Elektronikoaren aldeko Fundazio Europarrak sinatutako lankidetza-hitzarmenaren emaitza da. Helburua sinplea da: administrazioa hiritargoari hurbilago jartzea arratoiaren klik bakarraz. ‘Bilbo Click’ ekimenaren lehen hamar...

0

Bizkaiko Foru Aldundiak Enpresari sariak banatu dizkie lurraldeko 21 gazteri, beraien enpresa proiektuak saritzeko

 Bizkaiko Foru Aldundiko Lan eta Trebakuntza Sailaren menpe dagoen DEMA Enpresa Sorkuntza eta Garapenerako Agentziak "Enpresari" programaren zortzigarren edizioari dagozkion sariak banatu ditu gaur. Ekimen honen helburu nagusia da Lanbide Heziketako eta Prestakuntza Zikloetako Bizkaiko ikasleei, nork bere negozioa edo enpresa sortuta, lan merkatuan sartzeko aukerak ematea. DEMAko zuzendari-gerente Idoia Agirre arduratu da sariak hamar proiektuak egin dituzten 21 gazteei (13 mutil eta zortzi neska) banatzeaz. Lehenengo hiru sailkatuentzako saria 1.500, 1.200 eta 1.000 eurokoa izan da, hurrenez hurren; laugarrenetik hamargarrenera, 500 euro jaso dituzte eta gainerakoek, diplomak eta opariak. Bi hilabete iraun duen azken fasean beraien proiektuak egin dituzten...

0

Kaleko magiaren V. Topaketa

Magiari buruzko ikastaroa eta tailerrak, bakoitza bere mailan, magiaren mundu miresgarrian sartzeko tresnak dira. Parte hartzaileek horietan joko edo truku batzuk egiten ikasiko dute, zenbait adarretakoak, hala nola: kartomagia, mikromagia, numismagia, mentalismo eta fakirismokoak. Magiaren ikuspegi zabala ere hartzen dute ikasleek, baita arte honetan sakontzeko beharrezko ezaguera teorikoak ere. Magiari buruzko ikastaroa. Irakaslea: PEPE Caballo Parte hartzaileen adina: 18 urtetik aurrera Iraupena: 8 ordu. Egunak: maiatzaren 19a, 20a, 26a eta 27a. Ordutegia: 19:30-21:30. Lekua: Otxarkoagako Auzo Etxea. Magiari buruzko taillerra. Irakaslea: BALBI magoa Parte hartzaileen adina: 11-13 urtekoentzat tailer bat eta 14-16 urtekoentzat beste bat. Iraupena: 2 ordu. Egunak: maiatzaren...

0

UDAL ETXEBIZITZAK ERAKUNDEAK 149 GARAJE-PLAZA ETA 68 TRASTELEKU JARRI DITU SALGAI TXURDINAGAKO JULIAN GAIARRE KALEAN

Bilboko Udal Etxebizitzak erakundeak, Bilboko Txurdinaga auzoan, 149 garaje-plaza eta 68 trasteleku saltzeko prozedura abiatu du. Garaje-plazak Julian Gaiarre kaleko 4 eta 6. zenbakietan dagoen aparkalekuan daude, eta Bilboko Udal Etxebizitzak erakundeak sustatuta eraiki diren babes ofizialeko etxebizitza bloke biei (48 etxebizitza daude bakoitzean) eta aparkalekuei dagozkie. Joan den abenduan amaitu zen promozio honen eraikuntza, eta partzelak hobeto aprobetxatzeko erabilitako diseinu berriari esker sortu dira saltzeko dauden garaje-plazak eta trastelekuak. Izan ere, diseinu horrek lur azpiko azalera zabaltzea eta partzela zein trasteleku gehiago eraikitzea ahalbidetu du.Salmentan jarri diren 149 garaje-plaza eta 68 trastelekuak dira emaitza horren soberakina.  Promozio hau eraikitzeko...

0

BILBOKO UDAL LIBURUTEGIEK HAUR LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA OSPATUKO DUTE MARRAZKI LEHIAKETA BATEKIN

  “Zeu margolari” egitarauak 4 eta 13 urte bitarteko ume zein gaztetxoak BEGOÑA, DEUSTO ETA  ZORROTZAko liburutegietan ipuinetako pertsonairik kuttunenak marraztera gonbidatzen ditu (ipuinetakoak, eleberrietakoak edo komikietakoak)  Partehartzaile guztiek izango dute opari bat eta hoberenei, OSTEGUNA apirilaren 2an banatuko zaizkie sariak, Haur Liburuen Nazioarteko Egunean  Marrazkiak  aurkezteko epea datorren ASTELEHENEAN hilaren 23an hasten da eta ASTEAZKENA hilaren 1erarte luzatuko da. Marrazki bakoitzean egilearen izena, adina eta telefono zenbakia jarri behar da  Bilboko Udal  Liburutegi Sareak, Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen du  4 eta 13 urte bitarteko haurrei zuzendutako marrazki lehiaketa batekin. “Zeu margolari” ekimeneko partehartzaileek, BEGOÑA, DEUSTU ETA ZORROTZAko udaltegietan...

0

BILBOKO UDALEKO KULTURA ETA HEZKUNTZA SAILAK UHOLDEEN 25. URTEURRENA GOGORATZEKO DVD BAT AURKEZTU DU, “LOKATZETATIK SUSPERTU ZEN HIRIA”

Bidebarrietako Liburutegian datorren martitzenean martxoaren 31an, DVD honen bi ikustaldi antolatu dira -18:30etan eta 19:45etan-, eta bertaratzen direnek kopia bat eskuratu ahal izango dute. Baina horretarako aurrez hartu beharko dira gonbidapenak Liburutegian bertan hilaren 24an eta 25ean (pertsonako 3 geheienez) ‘Lokatzetatik suspertu zen hiria’ DVDak, 1983ko uholdeak gogoratzeko izan ziren hainat ekimenen laburpen bat egiten du lehenik (kontzertuak, hitzaldiak, proiekzioak) eta gero, hiritarrek uda honetan Zabalguneko Merkatuan egon zen erakusketan emandako testigantzen eta material ezberdinen (argazki, bideo, etab.) dokumentala ikus daiteke. Ekimen honekin,  Bilboko Udalaren ‘Bilbao Izan’ programak hiriko memoria historikoa errekuperatzea bilatzen du eta belaunaldi gazteagoei  hiria taxutzen lagundu...

0

BILBAOESZENAK ETA ATAEK ANTZERKIRAKO ARGIZTAPENARI BURUZKO IRAKASPEN IKASTARO BAT ANTOLATU DU MAURICIO RINALDI ARGENTINAR ADITUAREN ESKUTIK

 Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Saileko Antzerki Baliabideen Zentroa, Bilbaoeszenak eta ATAE-k, -Arte Eszenikoetarako Teknikarien Elkartea-, datorren martxoaren 4rako “Diseunuaren prozesua antzerkigintzarako argiztapenean” izenburupean, ikastaro bat antolatu du. Teoria eta praktika lotuko dituen maisutasunezko irakaspen honek, zazpi orduko iraupena izango du eta edukian aditua den Mauricio Rinaldi argentinar espezialistaren eskutik eskeiniko da. Ikastaroa Otxarkoagako Udaltegian (Pau Casals, 19. Bilbo) emango da 10:00etatik 14.00etara eta 16:00etaik 19:00etara. BilbaoEszenako ekimen hau argiztatzaile berriei zein dagoeneko haien ikuskizunetarako argiztapen diseinuak egiten dabiltzenei zuzendurik dago, eta orohar, argia lantzeko era berezia bere eguneroko lanean erabili nahi duen arte eszenikoetako edozein teknikariri. Matrikularen prezioa 70...

0

BILBOKO UDAL LIBURUTEGIEK BISITA ETA KONTSULTA GEHIAGOREKIN, MAILEGU GEHIAGOREKIN ETA 78.000 TXARTEL BANATUTA DAUZKALA AMAITU DUTE 2008KO EKITALDIA

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren menpe diharduten udal liburutegiak egunez egun gero eta eskari handiagoa eta gero eta erabilpen maila handiagoa duen zerbitzutzat kontsolidatu dira, eta ildo honetan, iazko jarduerari dagozkion kopuruek oso emaitza onak azaldu dituzte adierazlerik garrantzitsuenetan, bisitei buruzko estatistikak, eta kontsulta, mailegu eta erabiltzaile-txartelen banaketari buruzko estatistikak ere tarteko direla. Udal liburutegiak osorik erabiltzeko aukera ematen duten identifikazio-agirietan, esaterako, hazkunde nabarmena gertatu zen 2008an, %10,3koa alegia. Horrela, gaur egun, 78.000 erabiltzaile-txartel baino gehiago daude. Kopuru hori Urian erroldatuta dagoen biztanleria osoaren %22 bestekoa da, eta ondorioz, horrek esan nahi du bilbotarren artean bostetik batek udal liburuetarako...

0

OTXARKOAGAK IKUSENTZUNEZKO HEDABIDEEN IKASTAROETAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALDU DU

Otxarkoagako Tular Auzo Elkarteak Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak babesturik, `IKUSENTZUNEZKO HEDABIDEAK EZAGUTZEN´ ikastaroa jarri du martxan. Ikastaroak irratiko lanaren, bideo grabaketaren eta  bideo edizioaren oinarrizko ezagutza eskeintzea bilatzen du. Interesdunak nahi duen monografikoan parte har lezake (edo hiruretan nahi izan ezkero) eta izena emateko epea otsailaren 26rarte dago zabalik. Hiru ikastaroek zortzi ordutako iraupena dute eta lau saioetan banaturik emango dira Otxarkoagako Udaltegian, 20:00etatik 22:00ak bitartean. Egitarau osoa, hiru monografikoena,  25 eurotako prezioan eskainiko da (20 Tular elkartekideentzako) eta 10 eurotan (6 elkartekideentzat) ikastaro bakoitzarengatik.

0

EXPODISTRITO”REKIN SEI ERAKUSKETA IZANGO DIRA OTSAILEAN ZEHAR BILBOKO BARRUTIETAKO UDALTEGIETAN

"Expodistrito" ekimenak, Bilboko Udaltegietan txandakatzen den aldi baterako erakusketen zikloak, otsailean zehar, sei erakusketa eskeintzen ditu. Margolanak dira protagonista eta  Kultura Sailak antolatutako programa honekin bizkaitar uriburuko sei auzoetako udaltegietan txanakatuz joango dira.   Programa hau urtero jartzen du Udalk martxan eta oraingoan Abando-Barrainkua, San Inazio, Otxarkoaga, Begoña, San Frantzisko eta Zorrotza auzoaetan zehazten da. Erakusketa bakoitzaren data zehatzak udaltegi bakoitzean kontsulta daiteke.

0

SMS-EN BITARTEZ GABONETAKO ZORION LEHIAKETAK SARIAK BANATZEN DITU ETA AURKEZTUTAKO MEZUEN SAILKAPEN BATEN ERAKUSKETA ANTOLATU DA OTXARKOAGAN

  "Bizitzak negar egiteko 1000 arrazoi ematen badizkizu, amets egiteko 1001 arrazoi dituzula erakus ezazu. Zure bizitzaz amets bat egin, eta zure ametsaz errealitatea. Eguberrion eta 2009 zoriontsu bat opa dizuet". Mezu honi esker Thania Alonso beasaindarrak lortu du saria, bi lagunentzako asteburu osoa ordaindurik, Madrilgo Warner parkera joateko saria, alegia. Otxarkoagako Tular elkarteak antolatutako bigarren sariketa dugu hau, Tular Irratirekin elkarlanean eta Bilboko Kultura eta Hezkuntza Sailaren babesarekin. Aurten, 100 SMS mezutik gora aurkeztu dira lehiaketara, publizitate hizkuntzan adituak diren epaimahaikideek baloratuak izan direnak. Mezuaren irabazleaz gain epaimahaiak beste SMS bat azpimarratu du bere originaltasunagatik. Roberto Perezen testu bat...

0

SURBISA-K PROFESIONAL TALDE BAT OSATU DU AUZOKIDEEN ERKIDEGOETAN ELKARBIZITZA GATAZKAK KONPONTZEKO

Udal Berregokipenerako Hirigintza Elkarte Surbisak finka administrarien taldea osatu du; hauek auzokideen artean bizikidetza arazoak konpontzen espezializatuta daude. Ekimenaren asmoa da udal elkarte honen jarduketa esparruan bizi diren pertsonei laguntzea halako gatazkak sortzen direnean, eta, hala, erkidego horietako bizimodua  epai bideetatik kanpo uztea.     “Pertsona askok ez dakite nola jokatu auzokideen artean gatazkak sortzen direnean”. Ekimen honen bitartez, legezko erremintak eskaini nahi dizkiegu ordaintzean berankortasuna eta ekintza gogaikarriak ekiditeko; legezko bideari alternatiba gisa aurkezten da, beste bideak agortu direnean jo behar baita horretara”, adierazi du Julia Madrazok, Surbisako presidente eta Bilboko Udaleko alkateordeak.