Categoría: en Euskera

0

OSKAR TABUENKA FUTBOLARIA ETA PEPE EXTREMADURA KANTARIA, BESTE BATZUEN ARTEAN, OTXARKOAGAKO GO! SARIETARA IZENDATUAK

Izendatuak historian zehar Otxarkoaga auzoarengatik lana egin duten pertsonen eta elkarte zein erakundeen omenaldia nahi dute izan· Auzokideek Internet bidez (www.otxarkoaga.es <http://www.otxarkoaga.es>) , udaltegian aurki daitezkeen txartelak beteaz edo auzko Tular Irratira deituz eman dezakete euren bozka Sariak ekainaren 19an banatuko dira, auzoko festen hasierarekin batera OtxakoaGO! aisialdirako egitarauaren barne dagoen ekimena da hau, Tendel elkarteak antolatua eta Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak eta Jauregizar eraikuntza entrepresak lagunduta. Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak eta Tendel Elkarteak, Otxarkoagako bizilagunak deitzen ditu GO! SARIEN bigarren edizioan parte har dezaten. Sariek, Otxarkoaga auzoaren historian zehar gehien lan egin duten pertsona, elkarte zein erakundeak...

0

MUSIKAREN EUROPAR EGUNEAN

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak dei egin die estilo guztietako musikariei, taldeei nahiz bakarlariei, Musikaren Europar Eguneko ospakizunean parte har dezaten. Ekainaren 21ean ospatuko da Kontinente Zaharreko makina bat hiritan. Interprete profesionalei nahiz zaletuei egindako deialdi honen helburua, 1982an ospatzen hasi zen europar festa honetan herritarren partehartzea ahalik eta gehien sustatzea da. Duela urte batzuk geroztik, Bilbok bat egin du Musikaren Europar Egunean ekitaldiak antolatzeko ohiturarekin, erdialdean eta auzoetan makina bat eszenatoki jartzearen alde apustu eginez. Ekimen honen xedea, kontzertuak kalera eraman eta ekitaldi hauetara ahalik eta jenderik gehien erakartzea da, edozein genero eta estilo bilduz eta musikari profesional...

0

“AUZOKO TXARTELDEGIAK

Musika izango da motore nagusia apirileko, maiatzeko eta ekaineko Bilboko eskaintza kulturalean. Bilboko Orkestra Sinfonikoak lau kontzertu sinfoniko eskeiniko ditu, eta beste bat ganberakoa, Musiketan eta Bilbaiza Jazz Klub-ek bestetik, folk eta jazz emankizunak antolatzen dituzte Antzerkik eta dantzak eskenatoki nagusi bi izango dituzte, Arriaga eta La Fundición. Bietan arte eszenikoetako autore berrien iradokizunak ezagutu ahal izango dira, baina tradizio direnenganako gustua ere berreskuratuko da, adibidez, Beti Jai Alai teldearekin Fas Zinema Klubak, zazpigarren artea gustuko dutenentzat, klasikoengan zuzenduko du bere emankizuna eta Canneko Epaimahai Nagusiaren saria jaso duen azken filma proiektatuko da Eskaintza kultural zabal honek (41 aktibitate arte)...

0

OTXARKOAGAK LEHEN ALDIZ ANTOLATZEN DITU UMEENTZAKO MUSIKA-UDALEKUAK UZTAILEAN

Kaldera Musika Elkarteak  Kultura eta Hezkuntza Sailarekin elkarlanean ekainaren 30etik uztailaren 11 bitartean udalekuak antolatzen ditu Iniziatiba hau, 4 eta 7 urte bitarteko umeei zuzenduta dago eta goizeko ordutegian izango da (09:30etatik 13:30tara), euskaraz zein gaztelanieraz Kopurua mugatua da eta izena emateko epea maiatzaren 12an amaituko da   Kaldera Musika Elkarteak, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailarekin elkarlanean, autengo udan Otxarkoagako udaltegian lehenengo aldiz antolatu dituen umeentzako musika udalekuetan izena ematera deitzen du, 2 astetan zehar 4 eta 7 urte bitarteko umeek, metodo praktiko, dibertigarri eta partehartzaile baten bidez musikarekin batera elkarbizitzen ikasiko dute. Izena emateko epea maiatzaren 12an bukatuko...

0

OTXARKOAGAKO XXVII. UME JARDUNALDIAK FAMILIARTEAN

GOZATZEKO JOLAS ETA ENTRETENIGARRIAK PROPOSATZEN DITUZTE ASTEBURU HONETAN Zapatu honetan egun osoan zehar eta igande goizean (hilak 12 eta 13an) izango diren ekintzekin gozatzeko aukera izango dute ume guztiek Ugarte Plazan. Zapatuan, kermesak, goitiberak, eta pailazoak izango dira jaiaren protagonista eta arratsaldez ‘play back’ txapelketa , mozorroen festa eta txalaparta izango dira. Domekan lasterketa herrikoaiak izango dira (amateur etaprofesionala) eta eskulan tailerrak, malabareak eta txalaparta antolatu dira. Puxikak askatuz emango zaio jardunaldiei bukaera. Txirula Elkarteak, auzoko zenbait merkatari eta elkarteekin batera, eta Udaleko Kultura eta Hezkuntza sailarekin elkarlanean, duela 26 urtetatik antolatzen ditu familiartean gozatzeko aktibitateak Txirula Elkarteak, auzoko zenbait...

0

apirilak 8 – Ijito Herriaren Nazioarteko Eguna

Badakizue data hau oso garrantzitsua dela guretzat. 1971ko apirilaren 8an munduko herri guztietako ijitoak bildu ginen Londresen. Bertan zein izango zen gure bandera, himnoa eta data erabaki zen. Horrela, harrezkero apirilaren 8an munduko ijitoek ospatzen dute gure eguna. Aurton Bilboko Arenalean izango da. Bertan txikientzako jolasak, kaleko tailerrak, txokolatada, musika eta dantza izango dugu arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Aipatu, arratsalde bitartean III. Ipuin eta Kartel Lehiaketaren saribanaketa izango dela.

0

AFRIKAKO DANTZA ETA PERKUSIOA, IRRATI-ESATARITZA ETA GITARRA ELEKTRIKOA DIRA OTXARKOAGAKO AUZO ETXEAK DATOZEN HILABETEOTAN ESKAINIKO DITUEN IKASTAROETAKO BATZUK

Tular, La Caldera eta Guztiko elkarteek Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailarekin elkarlanean antolatzen dituzten plaza kopuru mugatuko ikastaro hauek ekainaren 27ra arte egingo dira   Izena emateko epea zabalik dago Afrikako dantza eta perkusiorako, eta gainontzeko ikastaroetarako epea martxoaren 31n hasi eta ikastaroa hasi arte luzatuko da Afrikako dantza eta perkusioa, irrati-esataritza eta bideoklip-errealizazioa, eta gitarra elektrikoa eta bateria dira Otxarkoagako Auzo Etxeak datozen hilabeteotarako antolatu dituen ikastaroetako ikasgaiak, zein baino zein interesgarriagoak. Tular, La Caldera eta Guztiko elkarteek Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailarekin elkarlanean antolatu duten ekimen honetan parte hartzeko interesa dutenek izena eman dezakete dagoeneko Afrikako...

0

Abian da «OtxarkoaGO!» ekimena, auzo bilbotarrean urte osoan gazteentzako kultur eta kirola jarduerak eskaintzen dituena

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Tendel Elkartearekin eta Otxarkoaga auzoko beste elkarte batzuekin lankidetzan eta Jaureguizar higiezinen enpresaren babesarekin, zazpi jarduera-esparruz osatuta dagoen «OtxarkoaGO!» aisialdi programaren hirugarren edizioa abiaraziko du aste honetan bertan. Eremu publiko eta pribatuaren arteko lankidetzan oinarritu eta hiritarren partaidetza ardatz duen ekimen honetan, Otxarkoagako auzotarrek argazki ikastaroak, sukaldaritza, graffitiak, kirol probak, multiabenturako jarduerak eta zinema-emanaldiak bezalako proposamenak aurkitu ditzakete. Antolatzaileek adierazi dutenez, programan bildutako jarduera guztiek partaide kopuru mugatua dutenez gero, derrigorrezkoa da aldez aurretik udaltegian izena emanda egotea. Matrikula egiteko epea jarduerak hasiko diren egunera arte mantenduko da zabalik, aurreikusitako kopuruak estaltzen ez baldin...