BILBOKO UDAL ETXEBIZITZAK ERAKUNDEAK UNIBERTSITATEKO IKASLEENTZAKO PARTEKATUTAKO ALOKAIRUKO HAMAR ETXEBIZITZA ESKAINIKO DITU, 40 EUROKO PREZIO SINBOLIKOAN
Bilboko Udal Etxebizitzak gaur banatu ditu “Bilboko Udal Etxebizitzak Gazte Solidarioentzat” programara zuzendutako hamar etxebizitzen giltzak. Ekimen hori, EHU-ko gradu-osteko ikastaroetan matrikulatuta dauden gazteei dago zuzenduta, eta udal etxebizitzak alokairuan eskaintzen zaizkie, konpartituta, pertsona bakoitzak hilean 40 euroko prezio sinbolikoa ordainduz. Horren truke, ikasleek, egitasmoaren xede diren auzoetako erkidegoko proiektuetan eta egoera txarrean dauden taldeei laguntzeko jardueretan lagundu behar dute, Otxarkoagan eta Bilbo Zaharrean. Guztira 26 ikasle izango dira ekimenaren onuradunak. Unibertsitateko ikasleen eta auzoetako biztanleen artean ekimenak izan duen harrera bikaina dela eta, Bilboko Udalak eta EHU-k elkarlanerako hitzarmena berriztatu eta etxebizitza kopurua handitu dute. Ekimen hori, Europar Batasunaren...
Últimos comentarios