OTXARKOAGAKO BALIABIDEEN LEHENENGO GIDA ARGITARATU DU UDALAK
Bilboko Udalak, Partaidetza eta Barrutietako Kontseilu Sailaren bidez, Otxarkoagako Baliabideen Gida berri bat argitaratu du, auzoan dauden hainbat baliabideri buruzko informazio guztiarekin, publikoak zein ekimen pribatukoak. “Imaginatu Otxarkoaga” Plan Komunitarioaren Bidez planteatutako beharretik sortzen da ekimena eta auzoa berpizten lan egiten duten hainbat elkartek zein udal erakundeek planteatutako jarduera bakoitzera errazago hurbiltzea eta duten garrantzia nabarmentzea lortu nahi ditu. Ia 60 orrialdek jasotzen ditu Otxarkoagako komunitatea osatzen duten alderdiak: udal zerbitzu nagusiak -Auzo Etxea, oinarrizko gizarte zerbitzuak, herritarren segurtasuna edo osasunarekin lotutakoak-, Otxarkoaga eta Txurdinaga aldean dauden ikastetxeak, edo auzoko bizitza soziala, kulturala eta aisiazkoa aberasten lan egiten duten era...



















Últimos comentarios