LARUNBAT HONETAN, OTSAILAREN 26AN, HASIKO DIRA BERRIRO OTXARKOAGAKO UDALTEGIKO DANTZALDIAK
Datorren LARUNBATEAN, OTSAILAREN 26AN, Otxarkoagako Barrutiko Udaltegian hilabete bakoitzeko azken larunbatean burutu ohi den dantzaldiari ekingo zaio berriro. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimenak Otxarkoaga-Txurdinagako Jubilatuen eta Pentsiodunen Elkartearen laguntza du. Elkarteak beste zenbait dantza saio antolatzen ditu bere kontura. Guztira 7 izango dira Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatuta hilabete bakoitzeko azken larunbatean –azaro amaierara arte– burutuko diren dantzaldiak. Ekainean dantzaldia elkartearen kultur astearekin bat etorriz burutuko da, eta udako hilabeteetan ez da dantzaldirik egongo. Dantzaldiak Dantza Alai orkestrak alaituko ditu, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Otxarkoagako Barrutiko Udaltegiko gimnasioan (Pau Casals kalea, 19). 2010eko edizioan 2.800 pertsonak hartu zuten parte....
Últimos comentarios