EXPODISTRITOK, FORMATU HANDIKO AIREKO ARGAZKIEN BITARTEZ, BILBOK AZKEN 50 URTEETAN IZAN DUEN ERALDAKETA ERAKUTSIKO DUEN ERAKUSKETA INAUGURATUKO DU ASTELEHENEAN BEGOÑAKO UDALTEGIAN
Bilbok eta bertako auzoek azken urteetan izan duten eraldaketa sakona da Bilboko udaleko Kultura eta Hezkuntza Saileko EXPODISTRITO programa barruko argazki erakusketa berriaren ardatza. Barrutietako Udaltegietako aldi baterako erakusketa ziklo horrek astelehen honetan, urtarrilaren 31N, inauguratuko du Begoñako Udaltegian, gure Hiriak azken mende erdian izan duen bilakaera airetik ikusita erakusten duen argazki bilduma. Bilbao, 50 urteko hiri eraldaketa “Auzoetako atzoko eta gaurko irudiak” formatu handiko aireko 20 argazkik (100 x 70 cm) osatutako bilduma da. Argazki horiek gure Hiriko zenbait leku erakusten dituzte, orain 50 urte eta gaur egun. Hiriak epe horretan bizi izan duen eraldaketa sakona arlo fisikoan eta...
Últimos comentarios