Bilboko Udalak jakinarazi nahi du, martitzenean hasi, azaroak 16, eta ondorengo bi urteetan, gutxi gorabehera, ibilgailuen zirkulazioa zatika etengo dela Pau Casals kalean, Kepa Enbeita Plazaren parean, Otxarkoaga auzoaren erdialdeko metro-sarbidearen eraikuntza-lanak errazteko asmoz. Pau Casals kaleko trafiko-etenak Kepa Enbeita Plazaren bide-tarte osoa hartuko du, Zizeruenea kaletik Larratundu kaleraino. Metroaren 3. Lineako sarbidearen eraikuntza-lanak amaitu arte, galtzada okupatuko da —lehendabizi Otxarkoagaranzko erreia eta gero bestea—, baita espaloia eta lur gaineko aparkalekua ere jarduketa-eremu osoan. Ibilgailuen zirkulazioa bere horretan mantenduko da une oro Txurdinagarako noranzkoan (Artalandioko biribilgunerantz). Bestalde, kontrako norabidean doazen ibilgailuak Zizeruenea eta Larratundu kaleetan zehar desbideratu beharko dira. Bilbobusen...
Últimos comentarios