Bilboko Udal Liburutegi Sareak ASTE HONETAN abian jarriko du familia osoarentzat zuzendutako jarduera-egitarau osatu bat ikasturte amaierararte iraungo duena. Guztira, ehun ikastaro baino gehiago, ipuin kontalariak eta umeen artean irakurketa bultzatzeko jolas-saioetatik, nerabeentzako komiki eta karikatura tailerretaraino antolatu dira. Urte osoan zehar, euskaraz zein gaztelaniaz eta dohainik izango diren jarduera hauetan parte hartzeko, aurrez izena eman beharko da, kopurua mugatua delako. Betiko hitzaldi, idazleen topaketa, erakusketa edo informatizatutako katalogoen erabilpenerako ikastaroez gain, -guztiak nagusientzat zuzendurikoak-, aurten txikienei arreta gehiago eskeiniko dio liburutegi sareak. Familiartean gozatzeko jardueren artean, ` Aurreirakurketarako bultzada´ dugu azpimarragarriena. Ekimen honekin, 4 eta 6 urte bitarteko, umeak...
Últimos comentarios