BILBOKO UDAL MERKATUEK ESKOLA-IKASLEEI ZUZENDUTAKO ‘ELIKADURA OSASUNGARRIARI BURUZKO IKASTAROA’ ABIARAZI DU SLOW FOOD ETA KIUBEN LAGUNTZAZ
Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailaren menpeko Udal Merkatuek, Slow Food Elkartearekin eta Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoarekin lankidetzan, neska-mutilei zuzendutako “Elikadura Osasungarriari buruzko Ikastaroa” abiarazi dute. Ekimen hau, Lehen Hezkuntzako ikasleekin osasun eta kontsumo alorreko gaiak lantzeko premiari erantzunez gauzatu da. Horretarako, Slow Food Elkarteko kide diren izen eta ospe handiko sukaldariek nutrizio-ohitura osasungarriak eta kontsumo arduratsua sustatuko dituzte ikasleen artean, “Slow Food” mugimenduaren filosofiari jarraituz. Programa azaroaren 17an hasiko da Erriberako udal merkatuan Mugica Solokoetxe ikastetxearen partaidetzaz, eta urtarrilaren 14an amaituko da Otxarkoagako merkatuan Francisco de Goya ikastetxearen partaidetzaz. Ikastaro honen bitartez, eskola-ikasleek elikadura garbia, osasungarria eta bidezkoa izateko...



















Últimos comentarios