Etiquetado: bebe

0

Goizeko Argiak- Martxoaren 16an

  Programa entzuteko aukera galdu bazenuen, hauek dira astelehenean Goizeko Argietan jorratu genituen gaiak. TENDENTZIAK Larruazala ukitzean usaina botatzen duten alkandorak iritsi dira merkatura, gehiago jakin nahi? Iaz Madrilen egin zen Nazioarteko Modaren Astean, emakumearen larruazala ukitzean usaina botatzen duten alkandorak ekoizteko ikerketa bat aurkeztu zen eta orain, ‘Camille Camisas’ marka espainiarrak, proiektu hori aurrera eraman duela jakin dugu. Kotoizkoak dira alkandora hauek, baina, partikula txiki-txiki batzuk dituzte, larruazala ukitzen dutenean, mailuki, limoi, melokotoi edota mango usaina kanporatzen dutenak. Badirudi etorkizun hurbil batean ez dela beharrezkoa izango lurrinak botatzea, lurrina alkondarak ekarriko duelako. Horia, zuria eta malba dira udaberrirako koloreak....