Etiquetado: Oscar

0

Goizeko Argiak Otsailaren 23an

Programa entzuteko aukera izan ez baduzu, ez larritu hemen informazio guztia! TENDENTZIAK   Hollywoodeko izarrak aire garbiarekin eta diamante tratamenduarekin edertu zituzten. Baina, zertan oinarritzen da garestia bezain onuragarria omen den tratamendu hau? Natura Bisse enpresa espainiarra eta Stern bitxi-denda brasildarrak, aire garbiarekin eta diamanteekin egindako tratamendua, aurkeztu dute Oscar Sarien gauean, Hollywoodeko izarrak edertzeko. Tratamendua zahartzearen kontrako desintoxikatzaile bat da, energia ematearekin batera, larruazala orekatzen duena. Diamond Cure izenez ezagutzen da eta ordu bateko masaje batean oinarritzen da. Horretarako, 1.5 kilateko diamanteak erabiltzen dira. Beraz, ez da edozeinek ordaindu dezakeen tratamendua. Inauteriak oraindik ere bukatu ez direnez, tendentzien tartean...

0

Goizeko Argiak Otsailaren 16an

Programa entzuteko aukera izan ez bazenuen, hemen duzu Goizeko Argietan jorratutako gaiak.   TENDENTZIAK Orainarte oinetakoen diseinuan tendentziak hausteagatik eta gainerako diseinatzaileak baino orijinalagoa izateagatik nabarmendu da Manolo Blahnik diseinatzailea. Urteekin eta egindako lanaren eta esfortzuaren poderioz, gaur egungo modaren ikur garrantzitsuenetako batean bilakatzea lortu du. Horregatik, Coca Cola enpresak berarengana jo du eta botila berriak eta modernoak diseinatzeko eskatu dio. Hain zuzen ere, ‘Coke Light in Fashion with Manolo Blahnik’ leloa aukeratu dute marka honen botila bitxien edizio berriarentzat. Saltoki arruntetan ez ditugu mota honetako botilak aurkituko, baina, moda ekitaldi askotan egongo dira. Industri Sortzaileen Nazioarteko Foruma Bilbon egingo da. ...