Urteko lehen hiruhilabetekoan, sei margolan erakusketa jarriko dituzte ikusgai Abando, Begoña, Zorrotza, San Inazio, San Frantzisko eta Otxarkoagako erakusketa aretoetan. "Expodistrito", Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimena da, eta bere asmoa adierazpen artistikoak deszentralizatu eta artista berriak ezagutaraztea da. "Expodistrito" ekimena, Bilboko Udaltegietan txandakatzen den aldi baterako erakusketen zikloaren edizio berria abian jarriko da, 2009ko urtarilaren 7tik aurrera Begoñako udaltegian. Lehen hiruhilabeteakoan, sei erakusketa izango dira bizkaiko uriburuko auzoetako udaltegietan txandakatuz, margolanak izanik protagonista. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako ekimena, Abando-Barrainkua, San Inazio, Otxarkoaga Begoña, San Frantzisko eta Zorrotzako barrutietan egongo da ikusgai. Erakusketa hauen data...
Últimos comentarios