OTXARKOAGAKO XXVII. UME JARDUNALDIAK FAMILIARTEAN
GOZATZEKO JOLAS ETA ENTRETENIGARRIAK PROPOSATZEN DITUZTE ASTEBURU HONETAN
Zapatu honetan egun osoan zehar eta igande goizean (hilak 12 eta 13an) izango diren ekintzekin gozatzeko aukera izango dute ume guztiek Ugarte Plazan.
Zapatuan, kermesak, goitiberak, eta pailazoak izango dira jaiaren protagonista eta arratsaldez ‘play back’ txapelketa , mozorroen festa eta txalaparta izango dira.
Domekan lasterketa herrikoaiak izango dira (amateur etaprofesionala) eta eskulan tailerrak, malabareak eta txalaparta antolatu dira. Puxikak askatuz emango zaio jardunaldiei bukaera.
Txirula Elkarteak, auzoko zenbait merkatari eta elkarteekin batera, eta Udaleko Kultura eta Hezkuntza sailarekin elkarlanean, duela 26 urtetatik antolatzen ditu familiartean gozatzeko aktibitateak Txirula Elkarteak, auzoko zenbait merkatari eta elkarteekin eta
Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren laguntzarekin,ZAPATUAN 12an eta DOMEKAN 13an, Otxarkoagako XXVII Ume Jardunaldiak antolatzen dituzte. Asteburu osoan zehar etxeko txikienek hainbat aktibitatez gozatzeko aukera izango dute, hala nola, eskulan tailerrak eta jolasak, antzerki eta pailazo ikuskizunak, ‘play back’ lehiaketak eta mozorroenak, eta Gargantuaren bisita etapuzgarriak ere izango dira Ugarte Plazan.
Zapatuan goizeko 10:30etan kalejira baten animazioa izango da auzoko kaleetan barrena jardunaldiei hasiera emanez. 11:00etatik aurrera kermesak ( “tiragoma” bezala, eskua zuzen, txanponen etxea,…) goitibeheren jeitsiera mundiala, ‘break dance’ erakustaldia eta pailazoen ikuskizuna izango dira.
Arratsaldez 16:45etatik 21:00etara, Ugarte Plazan baita ere, antzerki eta txontxongilo jaialdia izango da, ‘play back’ eta mozorro lehiaketa, Zaki magoa, txokolate jana eta su artifizialen erakustaldia. Egunari amaiera emateko eta txikienengan ingurugiroarekiko interesa piztu nahian, `orrazketa ekologikoa´ antolatu da, honek biharamuneko ekintzak burutzeko garbiketa bezala balioko duelarik.
Domeka, hilak 13an, kaleko artisten kalejirak eta txistulariek eskulantailerrei emango diote lekua 11:00etan Ugarte Plazan, familia osoari emanez eskumuturrekoak, zintzilikarioak, edo eta horrialdeak markatzekoak lantzeko aukera. Ondoren, Auzoko VI. ipuin lehiaketan saritutako ipuinen kontakizuna egingo da. 11.00etan baita ere, Kepa Enbeita Plazatik lasterketa amateur herrikoia abiatuko daleku berean bukatzeko eta 11:30etan profesionala.
Bi lasterketetako sari banaketaren ondoren, Begoñazpi ikastolako ikasleek euskal dantzak eskeiniko dituzte eta Oldarra klubeko kideak zein udaltegiko dantza modernoko (NC Kluba) kideak eta Ale- jop Hip-Hop taldeko kideak, dantza modernoko erakustaldia eskeiniko dute. 13.00etan Justo Deuna eta Artzaia Eleizan, auzoko abesbatza arituko da eta ordu berean baina Ugarte Plazan, malabareak etatxalapartaren sekretuak ikasteko aukera izango dute txikienek.
Jardunaldiei amaiera emateko puxikak askatuko dira eta `orrazketa ekologikoa´ egingo da.
Gainera, asteburu osoan zehar eta ekintza eta ikuskizun hauen osagarri gisa, Gargantua izango da bertan, eta `txiki park´ bat ere izango dute gozagarri txikienek puzgarriekin, aurpegi margozketekin, `Garbibuseko aholkuak´, ipuinen txokoarekin, ohe elastikoak eta jumpy elastikoarekin, umeek gerrira loturiko goma batekin izugarriezko saltoak egiteko; eta zapatuan bada bakarrik ere, Santa Fe umeentzako tren eta guzti.
OTXARKOAGAKO XXVII. UME JARDUNALDIAK-EGITARAUA
ZAPATUA, 12 – UGARTE PLAZA
10:30etan Kalejira
11:00etan Kermes jolas eta lokuen azoka
12:30etan Goitibeheren jeitsiera mundiala
13:00etan Break Dance
13:30etan Pailazoak
16:45etan Antzerki Jaialdia
17:45etan ‘Play back’-a
18:30etan Zaki magoa
19:30etan Txokolatada
19:45etan mozorro leheiaketa
20:30etan Su artifizialen erakustaldia
20:45etan ‘Orrazketa ekologikoa’
DOMEKA, hilak 13 – Ugarte Plaza
10:30etan Kale antzerkiarekin kalejira eta txistulariak
11:00etan Eskulan tailerrak
11:15etan VI. Umeen ipuin leheiaketako irabazleen irakusketa saioa
11:00etan (Kepa Enbeitia Plazan) Lasterketa herrikoi amateurraren irteera
11:30etan (Kepa Enbeitia Plazan) Lasterketa herrikoi profesionalaren irteera
11:50etan Lasterketa herrikoien sari banaketa
13:00etan (Justo Deuna eta Artzaia Eleizan) Otxarkoaga Abesbatzaren emanaldia
13:00etan Malabareak eta txalaparta
13:30etan Antzerkia
13:45etan puxiken askatzea
14:00 etan ‘Orrazketa ekologikoa
GAINERA, asteburuan zehar Otxarkoagara hurbiltzen direnak, Santa Fe trena
(zapatuan bakarrik), Gargantua, `Txiki park´,`Garbibus´, ipunen txokoa, aurpegi
margozketa, eta zirko tailerra, futboleko atea, puzgarriak, elastikoa eta jumpy-a(zapatuan bakarrik) izango dute bertan.
Últimos comentarios