ETXERIK GABEKOEN EGUNA

También te podría gustar...

1 respuesta

  1. josebari dice:

    Joseba,
    Txurdinaga auzoan zabaldu nahi duzuena aipatu duzu, eta horretaz nahi dizut idatzi. Ezin zaio munduari nazkagarria deitu norberari arrazoia ematen ez diolako. Inoiz onartu beharko edo ikasi beharko duzu norberaren erabakiaren inposaketa  ez dela bidea. Zu ez zara besteak baino hobea, zu ez zara egiaren jabe bakarra. Aspaldian erlijioek erabiltzen zuten mezua zaharkiturik gelditu zen: "nire egia da bakarra, salbazioa nire bitartez besterik ez". Zu asmo onarekin bazabiltza, hori besteoi ere suposatu behar diguzu. Amaitu da "denak balio du " nik nahi dudana lortzeko. Gizartean bizitzea da gizarteari ere entzutea, zuek egin ez duzuena Txurdinagan. 
    Kalean bizi nahi dutenei irtenbide egokia eman behar zaie eta erakunde publikoek ezarri behar dituzte arauak, ez inizitiba pribatu batek. Kasu honetan, gainera nire ustez ez diezue irtenbide egokia ematen: kokalekua ez da egokia erabiltzaileentzat, kalean egoten jarraitzen dute.
    Jesusen mezuari jarraitu nahi badiogu apaltasuna eta zintzotasuna izan behar dugu presente. Jokabidea beti garbian aritu beharko ginateke, inolako azpijokurik gabe.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.