OSKAR TABUENKA FUTBOLARIA ETA PEPE EXTREMADURA KANTARIA, BESTE BATZUEN ARTEAN, OTXARKOAGAKO GO! SARIETARA IZENDATUAK
Izendatuak historian zehar Otxarkoaga auzoarengatik lana egin duten pertsonen eta elkarte zein erakundeen omenaldia nahi dute izan· Auzokideek Internet bidez (www.otxarkoaga.es <http://www.otxarkoaga.es>) , udaltegian aurki daitezkeen txartelak beteaz edo auzko Tular Irratira deituz eman dezakete euren bozka
Sariak ekainaren 19an banatuko dira, auzoko festen hasierarekin batera
OtxakoaGO! aisialdirako egitarauaren barne dagoen ekimena da hau, Tendel elkarteak antolatua eta Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak eta Jauregizar eraikuntza entrepresak lagunduta.
Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak eta Tendel Elkarteak, Otxarkoagako bizilagunak deitzen ditu GO! SARIEN bigarren edizioan parte har dezaten. Sariek, Otxarkoaga auzoaren historian zehar gehien lan egin duten pertsona, elkarte zein erakundeak omentzea bilatzen dute.Auzokideak eurak izango dira euren bozkarekin, izendatutako zerrendatik abiatuz sarien irabazleak aukeratuko dituztenak. Zerrendaa honela osatzen da: Lorenzo Esteban, auzoan lehen sortu zen Mutualidad ekarteko sortzailea eta auzoko Adineko eta Pentsiodunen Elkartearen bozeremalea; Mikel Toral, urteetan barruti honetako udaltegiko zuzendaria Biboko Udaletik; Miguel Fernández, gaur egunean Mutualidad Elkarteko presidentea; ; Joseba Bakaikoka, Otxarkoagako kaputxino eta erretorea; Pepe Extremadura kantari- bakarlaria eta Oskar Tabuenka Athletic taldeko jokkalari ohia, banakako atalalean.
Elkarte eta erakundeen atalean, izendatua daudenak honako hauek dira: Otxarkoagako Udaltegia, Otxarkoagako Hezkuntza Zentrua, Vera Cruz Ikastetxea, Abesbatza, Kirol Elkartea eta Auzoko Familien Erakundea.
Sariak auzkoko jaien hasierarekin betara emango dira, ekainaren 19an. www.otxarkoaga.es <http://www.otxarkoaga.es> eta www.asociacióntendel.org >http://www.asociaciontendel.org webguneen bidez edo eta udaltegietan dauden txartelak beteaz eta baita, auzoko Tular Irrarira deituaz eman daiteke bozka.Sarien banaketa OtxarkoaGO! aisialdiko egitarauaren barneko ekimena da, Tendel elkarteak antolatua eta Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren, Jauregizar eraikuntza entrepresaren eta auzoko hainat elkarte eta merkatarien laguntzarekin. Aurtegoan hirugarren edizioa den iniziatiba hau, esparru publiko zein pribatuan hiritarren partaidetzan oinarritzen da, auzokideek argazki ikastaroak, sukaldaritza, graffittiak, kirol txapelketak, abentura anitzeko aktibitateak eta zine proiekzioak bezalako proposamak aurki dezaketelarik. Antolatzen diren 50etik gora ekintzek erantzun ezinhobea dute, aurreko edizioan auzoko 3.000 bizilagunek antolatu ziren ekintzen batekin gozatu zuelarik.
Últimos comentarios