KULTURA ETA HEZKUNTZA SAILAK DISTRITO FOTOREN EDIZIO BERRI BATEKO DEIALDIA EGIN DU, BILBOKO AUZOEN INGURUKO ARGAZKI LEHIAKETA.

Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak DISTRITO FOTO lehiaketaren deialdi berri bat egin du eta 4.935 euro banatuko ditu sarietan modalitate bakoitzean, koloretan eta zuri-beltzean. Ekimenak Bilboko leku eta bizilagunak islatzea du helburu, euren begietatik begiratuta. 2001ean lehiaketa sortu zenetik, lehenego aldiz argazkiak Bilboko zortzi barrutietan egin ahal izango dira.

Lehiaketa 16 urtetik goranzko argazkizale guztientzat zabalik dago, eta aurkeztutako lanak (partehartzaile bakoitzeko gehienez lau argazki) originalak izan beharko dira, gutxienez 20×25 zentimetroko formatoan, eta irailak 1 eta 16 bitartean aurkeztu beharko dira Deusto, Zurbaranbarri, Matiko, Otxarkoaga, Txurdinaga, Begoña, San Franzisko, Abando, Irala Basurto edo Zorrotzako udaltegietan. Posta zerbitzuz ere bidali daitezke Barrainkuako udaltegira (Barrainkua, 5)

Bai zuri-beltzezko baita koloretako modalitateetan 1.000 euroko lehen sari bat egongo da, 750 euroko bigarren sari bat eta zortzi akzesit (lehiaketaren gai diren barruti bakoitzetik bana) 350 eurokoak, eta gainera 16 eta 20 urte bitarteko partehartzaileen arteko argazkirik hoberenarentzat 385 eurotako beste akzesit bat.

También te podría gustar...

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.