BILBOKO UDALAK ADMINISTRAZIOA HERRITARREI HURBILDUKO DIE ‘BILBAO CLICK’ BULEGO ELEKTRONIKO BERRIEI ESKERELECTRÓNICAS
Irisgarritasuna hobetzea giltzarria izan da 10 bulego elektroniko berriak kokatzeko. Herritarrekiko Harremanak Sailak 2009ko lehen hilabeteetan jarriko ditu udalean bisitari gehien dituzten udal-zentroetan, hala nola Ibaiondon, Deustun eta Otxarkoagan.
noticias |
Bulego horietan udaleko izapide batzuk egin eta zerbitzu batzuk eskatu daitezke. Bulegoak erraz erabiltzeko moduko erreminta izango dira eta guztion esku egongo dira, elbarritasunak dituzten herritarrentzat guztiz irisgarriak izateko diseinatuta daude eta. ‘Bilbao click’ da ekimen honen izena, eta Bilboko Udalaren, Informazioaren Gizarterako eta Administrazio Elektronikorako Europako Fundazioaren eta ONCE Fundazioaren arteko lankidetza-hitzarmenaren emaitza da, teknologia berriei esker administrazioa herritarrei hurbiltzeko, saguarekin klik bakar bat eginda.
Bulegoko ohiko ordutegietatik kanpo zerbitzuak eskaintzea, itxaronaldiak saihestu eta murriztea eta etxean internet ez duten pertsonei interneterako sarbidea eskaintzea dira terminal hauek beteko dituzten hiru eginkizunak. Horietan, apurka-apurka, zerbitzu hauek erabili ahal izango dira:
- Erroldatze-ziurtagiria eskatzea modu zuzen, azkar eta errazean.
- Udalaren web orriko izapide eta zerbitzu guztietara sarbidea izatea (www.bilbao.net): ordainketa nahierara, inprimaki ofizialak izapidetzea, autolikidazioen programa, ‘Udala on line’ zerbitzuetan sartzeko gakoa aldatzea, hornitzaileak kontsultatzea, Udaleko Liburutegien Sarearen Katalogoa, hiriko katastroaren informazioa, erroldatze-ziurtagiria on line eskatzea.
- Lan-poltsetan sartzea.
- Beste administrazio batzuetara sarbidea izatea.
- Internet
Zerbitzuak pantaila ukigarri baten bidez funtzionatzen du. Pantailan menu bat aurkezten da eta horretatik kategoria desberdinetan sar daiteke. Sistema erabiltzeko oso erraza eta interaktiboa da: erabiltzailea bere administrazioarekin zuzenean konektatu daiteke, adibidez, ONA txartela erabiltzeko.
Horrez gain, bulego elektronikoetan NAN elektroniko berriarekin lan egin daiteke, eta hori oso erabilgarria da sinadura digitala behar duten dokumentuak izapidetzerakoan.
Últimos comentarios