EUSKARA SAILAK MARTXAN JARRI DU AISIA, KULTURA ETA HEZIKETA UZTARTZEN DITUEN EUSKARA HUTSEZKO ‘IKUSI ETA IKASI’ UMEENTZAKO EKITALDI PROGRAMAREN V. EDIZIOA

Bilboko Udaleko Euskara Sailak martxan jarri du Ikusi eta Ikasi umeentzako euskara hutsezko ekitaldi programaren bosgarren ekitaldia. Ekimen honek aisia, kultura eta heziketa uztartzen ditu. Ekitaldi honetan, 3 eta 12 urte tarteko umeei egokitutako 30 ikuskizun antolatu dira (antzerkia, ipuin kontalariak, txotxongiloak, magia, pailazoak, etab.). Emanaldiak Begoñako, Ibaiondoko eta Deustuko Udaltegietan eta Errekaldeberri, Tiboli, Zamakola eta Zurbarango Ikastetxeetan egingo dira, urtarrilaren 20tik martxoaren 28ra bitartean.

Ikusi eta Ikasi Euskara Sailak Topagunea-Euskara Elkarteko Federazioaren eta BBK-ren laguntzarekin antolatzen duen ekimen egonkorra da. Kultur zirkuituaren helburu nagusia da Bilboko haurren artean euskararen erabilera sustatzea haien aisialdian. Halaber, Ikusi eta Ikasi-k haurren artean bidezko heziketa, partehartzea eta sormena bultzatzea bilatzen du.

Aurtengo ekitaldian gurasoei zuzendutako sentiberatze hitzaldiak eta tailerrak garatuko dira euskaraz eta gazteleraz, seme-alaben hizkuntz ohituretan eragitera eta umeei eskolako lanetan gurasoek zelan lagundu aztertzera bideratuta. Parte hartzea errazteko hitzaldiak haurrentzako ikuskizunak gauzatuko diren udaltegi eta ordutegi berean egingo dira.

Hitzaldiak:

          Nola eragin seme-alaben hizkuntza jokabideetan? (Euskaraz)

Urtarrilak 27 . Begoñako Udaltegia. 18:00

Urtarrilak 29. Ibaiondo/La Bolsako Udaltegia. 18:00

Urtarrilak 31. Deusto Bidarteko Udaltegia. 11:00

          No sabemos euskera… ¿Cómo podemos ayudar a que nuestros hijas e hijos sean bilingües? (Gasteleraz)

Otsailak 3. Begoñako Udaltegia. 18:00

Otsailak 5. Ibaiondo/La Bolsako Udaltegia. 18:00

Otsailak 7. Deusto Bidarteko Udaltegia. 11:00

          Nola lagundu gure seme-alabei eskolako lanekin? (Euskaraz)

Otsailak10. Begoñako Udaltegia. 18:00

Otsailak 12. Ibaiondo/La Bolsako Udaltegia. 18:00

Otsailak 14. Deusto Bidarteko Udaltegia. 11:00

          Como ayudarles en las tareas escolares… si no sabemos euskera? (Gazteleraz)

Otsailak 17. Begoñako Udaltegia. 18:00

Otsailak 19. Ibaiondo/La Bolsako Udaltegia. 18:00

Otsailak 21 Febrero. Deusto Bidarteko Udaltegia. 11:00

 

Martxoaren 28an Kasilla pabilioian amaiera ekitaldia gauzatuko da, Pirritx eta Porrotx pailazoen emanaldi bikoitzarekin.

 

Kultur zirkuitu honen azken edizioan 11.000 ume inguruk parte hartu zuen.

 

También te podría gustar...

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.