UME ETA GAZTEENTZAKO JARDUERAK GABONETAN

Enplegu, Gazteria eta Kirol Sailak urte guztian zehar antolatzen ditu aisialdia emateko umeentzako eta gazteentzako jarduerak eta horien osagarri Gabonetarako ere programa bat prestatu du 5 urtetik 14 urtera arteko ume eta gaztetxoentzat.

HAURGUNE

Adinaren arabera sailkatu dira jarduerak. Alde batetik, antzerki, kantu eta dantza egiteko lekuak egongo dira 9 urtetik 14 urtera artekoentzat. Batetik, barrutietako udaltegietako haurguneak zabalik egongo dira 5 eta 12 urte bitartekoentzat. Ipuin-kontalariak ere izango ditugu eta hauen saioetara gurasoak euren seme-alabekin sartu ahalko dira doan.

Horrez gain, Enplegu, Gazteria eta Kirol Sailak foileto bat argitaratuko du udalerrian Gabonetako oporretarako entitate publiko edo erdi-publikoek antolatutako jardueren berri emateko eta horien zabalkundea egiteko. Horiek uriko ikastetxeetan banatuko dira, 30.000 ale, hain zuzen.

Haurguneak

Haurguneak zabalik egongo dira abenduaren 22an, 23an, 24an, 29an, 30ean eta 31n, 10:30etik 13:30era. Haurguneak jolasteko eta hezteko lekuak dira, 5 eta 12 urte bitarteko umeentzat, Besteak beste, tailerrak, eraikuntza-jolasak, mahai-jokoak, adierazpena lantzekoak eta jolas sinbolikoak egongo dira. Deustu, Otxarkoaga, Zorrotza, Zabala, Irala, Begoña eta Zazpi Kaleetako barruti-udaltegi edo auzo-etxetan daude.

Gabonetarako izen-emateak abenduaren 9tik 16ra bitartean egin daitezke aipatutako udaltegi edo auzo-etxeetan. Epea amaituta, zozketaz esleituko dira plazak. Behin, plaza lortuta, matrikula ordaindu beharko da. Kuota arrunta: 15 €; familia ugarientzat: 10 €; Oinarrizko Errenta kobratzen dutenentzat: 5 €.

Haurguneetara joaten diren umeak euren barrutiko udaltegian diren ipuin-kontalarien saioetara joango dira..

También te podría gustar...

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.