BILBOKO UDAL LIBURUTEGIEK HAUR LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA OSPATUKO DUTE MARRAZKI LEHIAKETA BATEKIN
“Zeu margolari” egitarauak 4 eta 13 urte bitarteko ume zein gaztetxoak BEGOÑA, DEUSTO ETA ZORROTZAko liburutegietan ipuinetako pertsonairik kuttunenak marraztera gonbidatzen ditu (ipuinetakoak, eleberrietakoak edo komikietakoak)
Parte hartzeko soilik, etxeko txikienek liburutegi hauetan egin beharko dituzte marrazkiak, ipuinetako pertsonaiak izan, eleberrietakoak zein komikietakoak izan: Txanogorritxu, Harry Poter, Kika Supersorgina, Geronimo Stilton, Mortadelo eta Filemon, edo Argitxo. Martxoaren 23tik apirilaren 1era bitartean, aipatutako liburutegietako sarreran jarriko diren kutxetan sartu beharko dira marrazkiak, eta hauetan, artista txikiaren izena, adina eta telefono zenbakia jarri beharko da.
Partehartzeagatik, haur guztiek jasoko dute euren oparia, eta OSTEGUNA apirilaren 2an, Haur Liburuaren Nazioarteko Egunean banatuko dira marrazki hoberenen sariak.
Bilboko udal liburutegi sarea, hamalau egoitzek osatzen dute, zeintzuek euskarri ezberdinen bidez (liburuak, aldizkariak, bideoak, CD-ROMak, DVDak) 300.000 bolumenen bilduma eskeintzen dizkio hiritarrari, gai esparru guztiak eta uneoro egunerotuak daudenak. Gainera, era guztietako ekimen kulturalak antolatzen dituzte, hitzaldiak direla edo ikastaro eta emendakinak direla. Sare hau, Deustuko liburutegiak, San Inaziokoak, Zurbaranbarrikoak, San Franziskokoak, Zabalakoak, BilbaoMusikakoak, iIala, Errekalde eta Zorrrotzakoak osatzen dute.
Últimos comentarios