2011ko Espainiako Vuelta

Txirrindularitza zaleek txirrindularitza profesionaleko nazioarteko lasterketa nagusietako bat ikusteko aukera izango dute Bilbon: 2011ko Espainiako Vuelta. Izan ere, bi etapa bertan egingo dira.

19. etapa: irailak 9, ostirala:

Irailaren 9an, 2011ko Vueltaren hemezortzigarren etapa egingo da. Txirrindulariak Nojatik abiatuko dira, eta, 158 kilometro egin ostean, Bilboko Kale Nagusian amaituko dute. Gutxi gorabehera, 17:30etan iritsiko dira helmugara.

Aurreikusitako ibilbidearen arabera, Bizkaiko hiriburura Zorrotzatik sartuko dira, eta honako zirkuitu hau egingo dute: San Mames futbol-zelaia, Sabino Arana, Jesusen Bihotza, Euskalduna zubia, Unibertsitate etorbidea, Campo Volantin pasealekua, Ernesto Erkoreka plaza, Maurice Ravel etorbidea eta Zumalakarregi hiribidea.

Hortik Galdakaora joango dira, eta Bilbora itzuliko dira, Salbeko zubitik, Errekalde zumarkaletik eta Moyua plazatik igarota, Kale Nagusira iritsi arte. Hor, txirrindulariak lehenengo aldiz helmugatik pasatuko dira.

Ondoren, lasterketa Galdakaorantz zuzenduko da, eta, bigarren kategoriako Elorritxuetako malda igo ostean, Bilbora itzuliko dira, Errekalde zumarkaletik, etapa Kale Nagusian amaitu arte.

20. etapa: irailak 10, larunbata:

Hurrengo egunean, irailaren 10ean, Bilbo hogeigarren etapako abiapuntua izango da. Ibilbideak 185 kilometro izango ditu, eta Gasteizen amaituko da. Irteera neutralizatua Botikazarrean egingo da, 12:40etan. Euskalduna zubitik, Jesusen Bihotza bidegurutzetik, Kale Nagusitik, Moyua plazatik, Errekalde zumarkaletik, Salbeko zubitik, Maurice Ravel etorbidetik eta Zumalakarregi hiribidetik pasatuko dira, N-634 errepideko 105. kilometrora iritsi arte (Donostiarako norabidean). Bertan, abiadazko irteera egingo dute.

Antolaketa-lanei begira, nazioarteko txirrindularitza-lasterketak hiritarrei ahalik eta gutxien eragiteko ahalegina egin du Udalak. Hala ere, eragozpen txikiak gerta daitezke; esaterako, kaleak aldi baterako ixtea, trafikoa berrantolatzea, edo aparkalekuak eta pasabideak erreserbatzea.

También te podría gustar...

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.