Bilboko Udal Etxebizitzak erakundeak, Bilboko Txurdinaga auzoan, 149 garaje-plaza eta 68 trasteleku saltzeko prozedura abiatu du. Garaje-plazak Julian Gaiarre kaleko 4 eta 6. zenbakietan dagoen aparkalekuan daude, eta Bilboko Udal Etxebizitzak erakundeak sustatuta eraiki diren babes ofizialeko etxebizitza bloke biei (48 etxebizitza daude bakoitzean) eta aparkalekuei dagozkie.
Joan den abenduan amaitu zen promozio honen eraikuntza, eta partzelak hobeto aprobetxatzeko erabilitako diseinu berriari esker sortu dira saltzeko dauden garaje-plazak eta trastelekuak. Izan ere, diseinu horrek lur azpiko azalera zabaltzea eta partzela zein trasteleku gehiago eraikitzea ahalbidetu du.Salmentan jarri diren 149 garaje-plaza eta 68 trastelekuak dira emaitza horren soberakina.
Promozio hau eraikitzeko 5.869.051 euro erabili dira, baina kontuan hartu behar da Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak 730.994 euroko diru-laguntza onartu duela. Izan ere, Sail horrek babes ofizialeko alokairuzko etxebizitzen sustapena indartu nahi du, eta horretarako laguntzak ematen ditu. Horrela, garaje-plazak eta trastelekuak salduta irabaziko den diruarekin, Txurdinagako babes ofizialeko 48 etxebizitzen promozioaren gastu osoaren % 94 ordaintzea espero da.
Lanak ia-ia osorik ordaintzeko aukeraz gain, aparkaleku hau eraikitzeak aparkatzeko plazak falta zitzaizkion auzo baten kaleetako trafikoa gutxitzen lagunduko du. Dagoeneko, hiriko trafikoaren arintasuna oztopatzen baitzuen aparkaleku faltak.
30.000 euro balio ditu partzelak
Iazko urtearen erdialde inguruan, Bilboko Udal Etxebizitzak erakundeak inguru horretan aparkatzeko dauden lekuen gaineko ikerketa zehatza egin zuen. Txostenak baieztatu egin zuen beharrizana zegoela. Gainera, garaje-plazei prezioa jartzerakoan, oinarritzat balio izan du. Garaje plazei 29.000 eta 30.000 euro bitarteko prezioak ezarri zaizkie, solairuaren arabera (bigarren solairua edo lehenengoa, hurrenez hurren). Trasteleku eta guztiko garaje-plazen salneurria, berriz, 33.020 eta 38.600 euro artekoa da, lekuaren eta gehigarrien azaleraren arabera.
Garaje-plazen eta trastelekuen eskualdatzea jabetza osoan egingo da, nahiz eta, lehenengo 10 urteetan (eskualdatzeko dirua ordaintzen denetik zenbatzen hasita), Udal Etxebizitzak erakundeak izango duen lehentasunezko erosketa eskubidea.
Garaje-plazen esleipenari dagokionez, hurbiltasunezko irizpidea ezarri da. Ondorioz, plazen perimetro hurbilean erroldatuta dauden pertsonek lehentasuna izango dute, barrutiko beste auzokideekiko. Lehentasunari dagokionez, hirugarrenak izango dira garaje-plaza edo trastelekua nahi duten auzoko merkatariak.
Garaje-plaza edo trasteleku hauek erosteko interesa duten pertsonek 30 eguneko epea daukate erosketa egin nahi dutela esateko. Salerosketa kontratua sinatzen duten momentuan ordaindu beharko dute erosketaren % 10, eta gainontzeko dirua, berriz, eskritura publikoa sinatzen dutenean.
Últimos comentarios