OTXARKOAGAK DOMEKAN ‘MUNDUKO ARROZAK’ SUKALDARITZA LEHIAKETAREKIN HERRIALDE EZBERDINETAKO ERREZETAK DASTATZEKO GONBITEA LUZATZEN DU
Otxarkoaga-Txurdinaga auzoetako Pangea kulturarteko taldeak, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren babesarekin, domeko honetan eguerdiko 12:00etan eta Otxarkoagako jai egitaraurekin bat eginik, "Munduko Arrozak" sukaldaritzako txapelketa antolatuko du eta era berean, auzoan eta orohar, Bilbon bizi diren nazionaltasun ezberdinetako kolektiboak euren kulturako zerbait tipikoa eskainiz, festan parte hartzeko gonbidapen modu originala izango da.
Ugarte Plazan izango den hitzordu honetan parte hartzeko, auzoko jaien ospakizunetarako leku berean jarrita dauden txosnetan izena ematea besterik ez da egin behar, hilaren 27a baino lehen, edo bestela 610 276 066 telefonora deituz. Jai eremuko kokalekua zein beharrezko mahai eta aulkiak antolakuntzak emango dizkie parte hartzaileei, arrozez eginiko plater bat aurkeztea besterik ez izanik baldintza bakarra.
Epaimahaiak, 14:00etan jakinaraziko du bere erabakia, sariak banatu eta Otxarkoagako auzokide zein festa hauetaz gozatzera bertaratzen direnei, munduko txoko ezberdinetako jatorria duten errezeta hauek dastatzeko gonbitea zabalduko die.
Bazkalostekoa ere izango da. Otxarkoagako Abesbatza eta munduko beste leku batzuetako musika eta dantzak: Black Percusion, perkusio erritmo afrikarrak eta Inti Llacta, Ekuadorreko dantza tipikoak.
Jatorri ezberdinetako jendea elkarretaratzea eta hartu-emonean jartzea da "Munduko Arrozak" ekimenaren helburu nagusia, topaketa gastronomiko-kultural hauetan parte hartzen duten pertsonen artean, herrialde bakoitzeko aberastasun eta bizipen kulturalak trukatzeko asmoarekin.
Últimos comentarios