LUZATU EGINGO DA UDALAREN HAURGUNEETAN ETA KIDEGUNEETAN IZENA EMATEKO EPEA
Urriaren 5etik aurrera, umeak udalaren programa horietan matrikulatu nahi dituzten gurasoek izena eman nahi duten lokaletara jo dezakete, plaza libreak zein udaltegitan dauden galdetzeko. Izena emateko epea amaitutakoan, bete barik geratu diren plazak noiznahi bete ahal izango dira, inskripzio berriekin, harik eta plaza guztiak hartuta egon arte.
Haurguneak
Haurguneak programa 5 urtetik 9ra bitarteko Bilboko umeei zuzendutakoa da. 2009ko urriaren 5etik 2010eko ekainaren 18ra bitartean egongo dira zabalik, 17:00etatik 20:00etara, ordu eta erdiko txandetan banatuta. Talde bakoitza astean egun bitan joango da, astelehenetik eguenera. Haurgune guztiak euskaraz eta erdaraz egiten dira. Prezioa 70 eurokoa da; familia ugarientzat, berriz, 50 eurokoa eta oinarrizko errenta jasotzen duten familientzat 15 eurokoa.
Programa honetan hezitzaileek jolasen eta jostailuen bidez (eraikuntza-jokoak, mahaikoak, adierazpenekoak, sinbolikoak, tailerrak…) umeen heziketa jorratzen dute, ikuspegi integral, aktibo eta sortzailearekin, indibidualtasuna errespetatuta eta sozializazioa erraztuta.
Deustu, Otxarkoaga, Begoña, Zazpi Kaleetako, Miribilla, Irala, Castaños eta Zorrotzako udaltegietan bete gabeko plazak daude zenbait egun eta ordutan, nahi duten familiek izena eman dezaten. Haurguneen kasuan, 2000. eta 2004. urteen artean jaio eta Bilbon erroldatuta dauden umeak joan daitezke.
Últimos comentarios