OLENTZERO BILBORA IRITSIKO DA ABENDUAREN 23KO ARRATSALDEAN
Eguberri usaina dabil giroan, eta urtero legez, Olentzero Bilbora etorri eta bertako neska-mutilak agurtu, hauen eskariak jaso eta merezi dituzten opariak ekartzeko unea iritsi da. Lan gogor bezain eskerronekoa da, eta ikazkin magikoak urtebete darama prestakuntza-lanetan ohiko laguntzaileen konpainian: galtzagorriak eta beti pega-pega dabilkion Mari Domingi atsegina.
Bisitaldi hau dela eta, Olentzerok Bilboko herriari zuzendutako gutun bat bidali du, iaz jasotako tratu ezin hobea eskertzeko. Iaz egin zuen bezalaxe, aurten ere egun bat lehenago iritsiko da Bilbo aldera.
Zenbait berrikuntza Olentzerori ongi etorria egiteko ibilaldian
Ahalik eta jende gehienak ikus dezan, asteazkenean, abenduak 23, Olentzerori ongi etorria egiteko aurtengo ikuskizunak ibilbide luzeagoa izango du. Moyua Plazatik abiatuko da arratsaldeko seietan, eta hortik aurrera, ikazkinik ospetsuena, Mari Domingi eta galtzagorrien segizioa Kale Nagusian eta Nafarroa kalean behera ibiliko dira, harik eta arratsaldeko zazpiak aldera Arriaga Plazara iritsi arte.
Olentzero hilaren 23an Bilbora etortzea ez da inondik ere kasualitatea, hurrengo egunean egin beharreko lan eskergaren ondorioa baizik.
Últimos comentarios