Ze garrantzi dauka guretzat Haitik?
Gogaituta nago Haitiri buruz eguna joan eta eguna etorri hainbeste berri entzun eta ikusteaz. Komunikabide guztietan goiz, eguerdi eta gauean, egun guzti hauetan zehar, Haiti. Baina, norentzat zen garrrantzitsua herrialde hau? Zer zen Haiti lurrikara hau gertatu baino lehenago? Gobernurik gabeko lurralde bat, besterik ez. Kaleetan zehar segurtasunik eza, erahilak egunero, -mundu mailan kaleetan hildakoen ehuneko haundiena duen herrialdea da-, “vudu” izeneko erlijiozaletasuna – jatekorik ez dagoenean, jendeak gauza bitxiak ikusi eta egiten ditu.
Eta orain zer egin nahi dugu? Jatekoa eta edatekoa ematea, orain arte janaririk eta edaririk ia-ia ez zeukanari? Honela gure barreneko pakea eta lasaitasuna lortzeko? Betiko leloa! Horrelako ezbeharrak gertatzen direnean bakarrik astintzen al da gure bihotza ? Eta aurretik? Eta ondoren?
Bestaldetik, kazetariek egiten duten lanarengatik haserre nago. Domina bat lortzeko, edozein lekutan morboa eta ez besterik bilatzen aritu dira; gero, telebistan egin duten lana guk ikusiz, honelakoak bota ditzagun: “hara, nola dabiltzan beltz hauek beraien artean erahiltzen janaria lortzeko”! Hau marka!
Lurrikara hau gertatu baino lehen, orain dagoena bazegoen: talde armatuen nagusitasuna. Haiti beti izanda arrisku handiko bizilekua eta aholku bat eman ohi izan da: gehienez 24 lau orduz egotea bertan; beltza ez izanez gero arazoak izateko arrisku haundia bait dago, eta gainera Haitiko biztanleak Karibeko beltzenak dira.
Baina ikus dezagun mapa batean non dagoen Haiti. Oso leku estrategikoan! Florida eta Haiti artean Cuba dago, besterik ez. Honen aurrean zerbaitek ematen al digu zer pentsa?
Hemendik aurrera nork sufrituko du? Herri berberak. Dirudunei ez die kalte handirik eragin ezbehar honek; pobreak, behartsuak horiek ondo izorratuta orain ere. Ez da horrenbestekoa lehengo eta oraingo egoeraren arteko aldea.
Nola banatzen da janaria lau miloi pertsonen artean? Norbaitek pentsatu al du nola egin horrelako ekintza bat? Horrelako egoera bat ez da inon eta inoiz gertatu. Eta gainera ahal bezain azkarren egiteko premian!
Eta horra hor “amerikarrak eta beraien botere militarra”. Hasiera batean, egoera gainditzeko; eta gero? hemen geratzen gara! Eta bertan gelditu ondoren? Cuba eta Venezuela artean dagoen harremana desegingo dute.
Dena den, nik ere ahal dudana bidaliko dut. Nola ez?
Últimos comentarios