BOLIVIARI BURUZ HITZ EGITEN
XIRIMIRI
Boliviako herriak baimena eman zion Evori daraman bidea aurrera eraman dezan. Dena den, aberatsen lau herrialdeetan ziren gobernadoreek galdu zuten. Geroztik, indarkeriaren bidetik sartu dira dirudunak eta orain arte 20 hildako baino gehiago azaldu dira, tiroz josita.
Evok eta beste askok badakigu Estatu Batuetako agintariek zerikusi handia dutela egoera honetan. Estatu Batuetako enbaxadorea kanporatu du Evok arazo honengatik. Adierazpen ederra berea! Iparraldekoek eragin handia izan dutelako egoera honetan, nahikoa da! Gehiegi esango nuke!
Bestalde, Evo eta Chavez –Venezuelako lehendakaria- lagunak direlako, Chavezek ere kanporatu egin du Venezuelan zegoen Estatu Batuetako enbaxadorea.
Iskanbila hauek sortu berriak dira, baina gero eta gogorragoak izan daitezke. Betiko gauzak gertatzen ari dira Hego Amerikako lurralde hauetan: dirudunek ez dute boterea utzi nahi. Etorkizunean aldaketarik gabe jarraitzeko era guztietako erantzunak erabiltzen dituzte. Hori bai dela indarkeria!
Eta orain zer? Uda eta jaiak pasata, zer edo zer egin dezakegu udazkenean zehar. Gutxienez, kontuan izango al dugu Bolivian eta Venezuelan gertatzen ari dena? Mundu hau ez da gure lurraldean bukatzen eta honek asko eskatzen du. Ezin dugu edozein modutan bizi. Pobreen etorkizuna kontuan hartu beharko dugu benetako anaiarteko mundua eraiki nahi badugu.
Aldi berean, oso berri ederra gertatu da Hego Amerikako beste lurralde batean: Lugo jauna, lehenago apezpikua izan zena, Paraguayko lehendakari hautatu dute. Aldaketa ederra ekarriko dugulakoan nago!
Últimos comentarios