LANAREN BALIOA
XIRIMIRI
Bazuten bizitzeko gogoa. Bihotz oneko gizonak ziren. Ez nituen inoiz haserre ikusi. Nahiz eta lanpeturik, oso lanpeturik egon, beti zeukaten denbora beren familiakoekin egoteko; ez hori bakarrik, familia, lagunak eta beste askorekin. Pozik egiten zuten egiteko zeukaten lana eta bai batak, ihazko urte hasieran, besteak bukaeran, beren bizitzak eman zituzten lanean. Istripu larrietan biak, benetan! Baina ez ziren biak bakarrik hil. Lanaren ondorioak? Zorte txarraren ondorioak?
Bai, baina arazo batengatik edo bestearengatik, egunero –urteko 365 egunetan-, hiru langile hiltzen dira Estatu mailan. Egunero ere, 3000 istripu gertatzen dira lan munduan. Ez al da hau gehiegi?
Lanaren balioa ez da errentabilitate ekonomikoa, ez eta sortzen diren produktoak edo zerbitzuak, ez! Lanaren balioa egiten duenarengan datza. Lana, lanaldia, bizitzarako da, ez heriotzarako.
Denon artean kontzientzia sakon bat hartu behar dugu arlo honetan. Ez da lanaren arazoa bakarrik, arazo sozial eta politikoa baizik. Denon konpromezua eskatzen du arazo honek -ugazabak, langileak, sindikatoak, alderdi politikoak, elkarteak eta hauekin batera, estatu edo autonomiaren gobernuarena-. Ezin dugu mutu gelditu heriotza hauen aurrean. Askotan, heriotzak edo istripuak gertatu baino lehenago, konponbide asko jarri behar dira eta honetarako, borrokatu egin beharko dugu, amore eman gabe, gure bizitza benetako bizitza izan dadin.
Espainiak, UE barruan dauden estatuen artean, lan arloko istripuen artean lehenbiziko postua betetzen du. Bai dela gogorra!
Gizon edo emakume bat hiltzen den lekuan, zergatik ez egin manifestazio bat sortzen digun min sakona adierazteko?
Últimos comentarios