Categoría: XIRIMIRI

0

ZUTIK ZEGOEN ZUHAITZA

Duela egun batzu (hilaren 2an), zutik zegoen zuhaitz eder bat hil zitzaigun. Enbor loditxoa baina oso bizia zen bera. Gure lurrean hasi, hazi eta hezia. Joxemiel Bidador zen bera, 40 urte bete gabeak zituen oraindik. Altsasun bizi izan zen, Kaputxinook geneukan seminarioan, 1981tik 1984ra , berak hamar urte zeuzkanetik hamairura bitartean Garai hartan, bolondres moduan euskarazko klaseak ematen genituen eta bera hutsetik hasi eta ekin zion ikasteari. Gure hizkuntza hain gustoko egin zitzaionez sekula ez zion utzi hasitako bideari. Arrez geroztik bere zuztarrak ikertzen jarraitu zuen eta ez zion inoiz lan honi amore eman. Are gehiago, etorkizunera begira asmo ugari...

0

BIKTIMEN OROIMENARI BURUZKO ARAZOEN INGURUAN

EAJ alderdiak ez du onartzen Euskadiko Parlamentuan gai honi buruz aurkeztu den zirriborro agiria eta PSOE alderdiak berriz, ahal bezain pronto jarri nahi du martxan. Biktimak ikastetxetan ager daitezela proposatzen du agiri honek. Nire ustez, arduradun politikoek ez dute sakonki landu zirriborro hau eta hortik dator ezadostasun hau. Oso gai korapilatsu baten aurrean aurkitzen gara. Guzti honen iguruan oroimenak oso paper sakona jokatzen du eta ez da azaleko kontu bat. Batzuk gehiegi ahaztu dela uste dute eta bestalde, beste batzuk ezin daitekeela gaia gehiegi puztu. Argi bistakoa da ezadostasuna, eta ondorioetako bat pertsonak eta alderdiak aurrez aurre jartzeko egoerak ematea....

0

Ze garrantzi dauka guretzat Haitik?

Gogaituta nago Haitiri buruz eguna joan eta eguna etorri hainbeste berri entzun eta ikusteaz. Komunikabide guztietan goiz, eguerdi eta gauean, egun guzti hauetan zehar, Haiti. Baina, norentzat zen garrrantzitsua herrialde hau? Zer zen Haiti lurrikara hau gertatu baino lehenago? Gobernurik gabeko lurralde bat, besterik ez. Kaleetan zehar segurtasunik eza, erahilak egunero, -mundu mailan kaleetan hildakoen ehuneko haundiena duen herrialdea da-, “vudu” izeneko erlijiozaletasuna – jatekorik ez dagoenean, jendeak gauza bitxiak ikusi eta egiten ditu. Eta orain zer egin nahi dugu? Jatekoa eta edatekoa ematea, orain arte janaririk eta edaririk ia-ia ez zeukanari? Honela gure barreneko pakea eta lasaitasuna lortzeko? Betiko...

0

Sei euro lan egindako orduarengatik

Krisialdi sakon baten barruan gaudela esaten digute eta badirudi egia dela. Jende asko lan gabezian geratzen ari da. Irabazten dugun diruarekin, gero eta gauza guttiago eros dezakegu eta Banketxeak ez dira gutaz fidatzen. Eta honetan datza arazorik handiena, konfidantza arloan.  Denok, gero eta gauza gehiago eduki nahi dugu, gero eta hobexeago bizi nahi dugu eta hobe bizitzeko, gure barruan ez dauden gauzetan jartzen dugu gure pentsamendua, ahalmena eta azkenean, gure gogoa. Pentsamendu hau medio, besteak gu bezalakoak ez direla uste dugu, ez dira benetako pertsonak; askotan, gure menpean egoteko ia ia esklaboak bezala hartzen ditugu. Oso gogorra naiz pentsamendu hau...

0

Ospitale batean bizi izandako gertaerak

Hiru urtebete badaramat Santa Marina izeneko ospitalean, abade modura. Oso esperientzia ederra da, eta gustura joaten naiz nire lan orduak betetzera.  Ospitaleraino txirrinduz joaten naiz. Oso aldapatsua izan arren, zoragarria da! Bestaldetik, goitik ikusten diren lekuek –Etxebarri, Basauri, Otxarkoaga eta lekutara ikusten diren mendiak– ikuspegi ederra osatzen dute. Ospitale honetan lan egiten duten profesionalak oso onak direla argi eta garbi esan dezakegu. Beren portaerak oso humanoak dira, benetan! Han sentitzen dut, egunez egun, gure bizitzan zehar inportantzia gehiegi ematen diegula gauza batzuei eta ez dutela hainbesterako balio. Jende asko bizi da kate gogor bati loturik, gero eta gauza gehiago edukitzeagatik...

0

KLEIN NOS VIO DESDE ÁFRICA

Klein es africano, su edad cifrará entre los 40 y los 50 años. De complexión delgada pero con una buena musculatura y unas ganas inmensas de estar siempre atento a lo que los demás podamos necesitar de él. Lo que le caracteriza es su carcajada a flor de sus labios grandes y carnosos. Hace ya muchos años que él quiso venir a Europa y quedarse a vivir ente nosotros. Europa era y es el Paraíso soñado para tantos jóvenes que se mueren de asco en esos países tan preciosos y al mismo tiempo, tan castigados por nosotros que se encuentran...

1

Nire auzoaz idazten

Ni bizi naizen auzoari Otxarkoagako izena jarri zioten, duela berrogeitazortzi urte inauguratu zutenean. Otxarkoaga izena otso asko duen lekua dela ematen du, eta ez litzateke gauza arraroa izango, iparraldean “Monte Abril” izeneko mendi zabal bat daukagulako. Urte eta erdian, 15.000 biztanlerentzako kaleak, etxeak, era desberdinetako dendak eta bi eliza eraiki zituzten. Zergatik sortu zen, ordea, auzo hau? Franco, “Generalísimo de los Ejércitos de España”, bisitan etorri zen Bilbora eta gure hiria inguratzen duten mendietako maldetan hainbeste txabola ikusita, eta jende pila bat haietan bizitzen, leku hau deuseztatzea erabaki zuen. Horrexegatik jaio zen gure auzoa. Pisu bateko txabolak deuseztatzeko, sei pisuko...

0

LILURATURIK ITZULI NAIZ

Xirimiri   Andaluzian zehar –Malaga eta Sevillan batez ere- ibili naiz urriko zubi luze honetan, hots 9tik 12ra eta liluraturik itzuli naiz. Andaluziako jende askoren artean iraultzaren biderako ateak irekita daude, ez daudelako gauzak bere horretan onartzeko prest. Pobrezia sakon batean bizi dira asko, baina beti ere itxaropenez beterik. Sevillan, “Palacio de Congresos” delako eraikin itzelean, mila pertsona baino gehiago bildu ginen. Estatuko leku guztietatik joandakoak, itxura eta mota guztietako jendea. Zertarako bildu horrenbeste pertsona? “Espitualitateak eta etikak beste mundu posible baterako” leloa ikurritzat hartuz eztabaida taldetan lanean jardun ginen. Gure mundu hau aldatzeko hartu behar ditugun bideetaz oso hizketaldi...

0

Non eta nola gaude?

Xirimiri  Duela egun batzu, azaroaren 30ean zehazki esateko, Suitzan hauteskundeak izan zituzten. Hainbat konturen artean, musulmanek ototiz egiteko dauzkaten “minarete”ak onartzeko prest zeuden ala ez erabaki behar zuten. Botoa eman zutenen artean erantzuna oso argia zen. % 57,5 ek ezezkoa eman zuen. Suitzako biztanleek minarete dorreak jasotzea debekatzea erabaki zuten. Honek, argi eta garbi, zera adierazten du: suitzarren artean erradikaltasuna finkaturik dagoela. Baina, suitzarren artean bakarrik? Zein da errealitatea? Suitzan zazpi miloi pertsona bizi dira. Hauetatik, 300.000 musulmanak dira eta hauetatik, gehienak Bosnia, Kosovo eta Turkiatik joandakoak dira, eta lurralde hauetan, islandarrak oso moderatuak dira, ez dira fundamentalismo hutsean erori....

0

Giza eskubideei buruz hitz egiten

Xirimiri   Abenduaren 10ra egun berezi bat dugu. Duela 60 urte -1948an- agertu zen, Naciones Unidas erakundeak asmaturik, Giza Eskubideen dokumentua. Ordutik gaur egunera 61 urte, baina paper eta hitzetan joan diranak. Giza eskubideak aldarrikatzen diren egun honek aldaketa sakon bat eskatzen digu, gure arteko harremanetan batez ere. Eskubide horietatik bizitza errespetatzearena da garrantzitsuena, eta hau modu desberdinetan adierazten dugu. Baina, gure estatutik atera gabe, 2009. urtean, eta oraindik ez diogu bukaera eman, hirurogeitahamabi emakume, gizonen indarkeriak eraginda hil dira; edo hobe esanda erahil egin dituzte. Modu desberdinetan baina beti, arazo berdina: bestearen kontrako grina, gorrotoa. Baina, zer dago buruan...

1

ETXERIK GABEKOEN EGUNA

Xirimiri Hilabete honen 22an etxerik gabekoen eguna ospatuko dugu. Eta niri zer? Eta zuri? Ez dut uste ospatzea hitzik egokiena denik. Zer ospatzen dugu? Gure hirietan eta gure hirietako kaleetan, gero eta jende gehiago bizi da. Bilbon bertan, 170 gizon-emakume baino gehiago bizi da horrela. Eguna joan eta eguna etorri eta ez dute beraien lekua aurkitzen. Eta niri zer? Ba, niri zer edo zer esaten didate. Duela 25 urte, eta Bilboko auzo famatu batean, Otxarkoaga izenekoa, gure artean etxerik gabeko batzu onartzen hasi ginen. Urte hauetan jende asko bizi izan da gure artean eta egia esan, denetatik izan dugu. Baina...