Arantza Yurre, antzerkilaria: “Antzerkia gizartea eraldatzeko tresna gisa ulertzen dugu”
BERTON ALDIZKARIA Deustun jaioa, 11 urterekin Getxora bizitzera joan zen. Kazetaritza ikasi zuen, eta ETBn lan egin zuen ikasketak amaitu bezain pronto Doctor Livingston, supongo programan.Teatroaren munduan sartu zen garai horretan eta teatroak harrapatu zuen. Kazetaritzari zentzua galdu eta aktore bihurtu zen, Antzerkiaren historiako irakasle, eta gerora, konpainia propioa sortu zuen lagunartean, gaur egun dagoen lekura heldu arte: Aullidos de Otxar antzerki komunitarioko zuzendari da Otxarkoagan. Non ezagutu zenuen antzerki komunitarioa? Gure teatro konpainiarekin Argentinara egin genuen bira batean, baina berez, aurretik entzun nuen bere berri hitzaldi batean, Cádizen. Bertan urtero burutzen den dramaturgoentzako kongresu batean. Ponentzia hori Argentinatik etorritako...
Últimos comentarios