Categoría: en Euskera

0

UGARTE PLAZA AISIAGUNE HANDIA BIHURTUKO DA IMAJINATU OTXARKOAGA PROIEKTUKO ‘IGANDETAN JOLASTU’ EKIMENA HARTZEKO

Bilboko Udaleko Partaidetza eta Barrutietako Kontseiluak Sailak, Otxarkoaga auzoko elkarteekin batera, “Igandetan jolastu” eskaintza abian jarri du. Ekimen horren bidez, kalea jolaserako agertoki moduan berreskuratu eta zenbait gizarte-kolektiborentzat jardunak egin nahi dira, modu horretan jolas egiteko modu desberdina sustatuz. Ekimenaren bidez IMAJINATU OTXARKOAGA Plan Komunitarioan ezarritako konpromiso batzuk bete nahi dira, eta modu horretan, auzoko gazteen konpromiso asoziatiboa sendotu nahi da. Ildo horretatik, gutxienez bi orduko zenbait saio eskainiko dira hil bakoitzeko igande batean. Horrela, Otxarkoagako Ugarte plazan, goizeko 11:00etatik eguerdiko 13:30era hainbat jarduera egingo dira, horietako batzuk finkoak, besteak beste: * Txikipark * Txapen tailerra * Eskulanen tailerra *...

0

GIZARTE EKINTZA SAILAK HASI DU 2010ean GIZARTE LARRIALDIETARAKO LAGUNTZAK ESKATZEKO PROZESUA

Gizarte-larrialdietarako laguntzen arloan aurten zerbait berria egongo da. Diru-sarreren Bermerako Errenta (DBE), edozein modalitatetan, kobratzen duten eta iaz etxebizitzaren errenta ordaintzeko Gizarte Larrialdietarako Laguntza jaso zuten pertsonek aurrerantzean Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria (EGPO) kobratuko dute. Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak sortu berri du EGPO. Bizkaiko Foru Aldundiari dagokio diru-laguntza hori ordaintzea eta hilero ordainduko du Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria, Diru-sarreren Bermerako Errentarekin batera. Foru Aldundia harremanetan jarriko da pertsona horiekin datozen asteetan dokumentazioa eguneratzeko eta aurten ere baldintzak betetzen dituzten ala ez egiaztatzeko. Horrela, ez dute etxebizitzaren errenta ordaintzeko laguntza berriro eskatu behar udalaren gizarte-zerbitzuetan eta itxaron beharko...

0

BILBOKO UDALAK MARTXAN JARRI DU BESTE BEHIN ‘EMAKUMEA, OSASUNA ETA INDARKERIA’ EGITASMOA

Bilboko Udalak, Berdintasun, Lankidetza eta Hiritargo Sailaren bidez, martxan jarri du berriz ere “Emakumea, osasuna eta indarkeria” sentsibilizazio-egitasmoa, genero-indarkeriari aurre hartu eta udalerriko emakume guztiengan, berdin euren jatorria zein den, sexualitate osasuntsuaz gozatzeko jarraibideak ematea helburu gisa hartuta. Horrela bada, Txina, Maroko, Argelia, Benin, Bolivia, Venezuela, Errumania, Kolonbia, Brasil, Paraguay, Uzbekistan, Ekuador eta Honduraseko 35 emakumek sentsibilizazio-ekintzak bideratuko dituzte bertako beste laurekin batera eta, ondorioz, osasun-agente bihurtuko dira euren erreferentzia-kolektiboetan ere. Gainera, tailerrak minusbaliotasun funtzionalaren ikuspuntutik dinamizatuko dituzten emakumeak batu dira eta berariazko tailerrak antolatuko dira emakume ijitoentzat. Botereztatzea eta parte-hartzea Gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren aldeko III. udal planaren...

0

Aratusteak

Egitaraua: Barikua 12: 10:30. Bilboko ikastetxeetako umeen desfilea. Albia Lorategitik Plaza Barriraino. 11:00. Umeentzako txokolatada.Umeentzako jaia. Plaza Barriko Karpan. 17:00-20:00. Umeentzako tailerrak eta jolasak. Plaza Barriko Karpan. 20:00. Bilboko Udal Musika Bandaren kontzertua eta Farolin eta Zarambolasen epaiketa. Zabalgune Eraikinean. Zapatua 13: 11:00-14:00. Umeentzako tailerrak eta jolasak. Plaza Barriko Karpan. 12:00. Gargantua eta puzgarriak. Arriaga Plazan. Erraldoi eta Buruhandiak. Areatza-Plaza Barria. 13:00. Txistulari y Gaiteroak. Kalejira. 18:30. Bilboko Karrikaldia. Kale Nagusian (Jesusen Bihotza-Urkijo). 20:00-22:00. Aratustodromo . Kale Nagusian (Moyua plaza-Urkijo). 3 eskenatoki: Zu Bai Bilbotarra!-Umeentzakoa-60-70-80 eko Goatekea. 23:00. Aratusteetako dantzaldi Nagusia. “Fabulosa” orkestra. Plaza Barriko karpan. Domeka 14: 11:00-14:00. Umeentzako...

0

Ideia biribilen 3. lehiaketa

  Ideia biribilen bat daukazula? Ba, hauxe duzu lehiaketa. Nahikoa da ideia bat eduki eta aurrera eroan nahi izatea. 15 urtetik 35era bitarteko gazte bilbotarrek har dezakete parte banaka zein taldeka. Aurkezteko epea: Urtarrilaren 28tik martxoaren 8ra bitartean. Aurkezteko tokia: * Gazteen Ekimenen Sustapenerako Zerbitzua. (Zabalgune plaza, 11. Telefonoa: (94 420 44 88). Fitxa (.doc) * Udalaren web orria: www.bilbao.net Ekimena sustatzeko sariak: 900 € eta 3.000 € bitarteko sariak Dohainik emango dizkizugu aholkuak lehiaketan parte har dezazun. (94 420 44 88)

0

Sei euro lan egindako orduarengatik

Krisialdi sakon baten barruan gaudela esaten digute eta badirudi egia dela. Jende asko lan gabezian geratzen ari da. Irabazten dugun diruarekin, gero eta gauza guttiago eros dezakegu eta Banketxeak ez dira gutaz fidatzen. Eta honetan datza arazorik handiena, konfidantza arloan.  Denok, gero eta gauza gehiago eduki nahi dugu, gero eta hobexeago bizi nahi dugu eta hobe bizitzeko, gure barruan ez dauden gauzetan jartzen dugu gure pentsamendua, ahalmena eta azkenean, gure gogoa. Pentsamendu hau medio, besteak gu bezalakoak ez direla uste dugu, ez dira benetako pertsonak; askotan, gure menpean egoteko ia ia esklaboak bezala hartzen ditugu. Oso gogorra naiz pentsamendu hau...

0

Ospitale batean bizi izandako gertaerak

Hiru urtebete badaramat Santa Marina izeneko ospitalean, abade modura. Oso esperientzia ederra da, eta gustura joaten naiz nire lan orduak betetzera.  Ospitaleraino txirrinduz joaten naiz. Oso aldapatsua izan arren, zoragarria da! Bestaldetik, goitik ikusten diren lekuek –Etxebarri, Basauri, Otxarkoaga eta lekutara ikusten diren mendiak– ikuspegi ederra osatzen dute. Ospitale honetan lan egiten duten profesionalak oso onak direla argi eta garbi esan dezakegu. Beren portaerak oso humanoak dira, benetan! Han sentitzen dut, egunez egun, gure bizitzan zehar inportantzia gehiegi ematen diegula gauza batzuei eta ez dutela hainbesterako balio. Jende asko bizi da kate gogor bati loturik, gero eta gauza gehiago edukitzeagatik...

0

UDAL ETXEBIZITZAK ERAKUNDEAK ETA LAN EKINTZA-BILBAOK OTXARKOAGARA ZABALDU DUTE ENPRESA-JARDUERETARAKO LOKALAK ESKURATZEKO PROGRAMA

Enpresa-jardueretarako udal lokalak eskuratzeko Programak Otxarkoaga auzoa barne hartuko du hemendik aurrera. Programaren helburua da aplikatutako eremua ekonomikoki eta sozialki dinamizatzea, betiere, ingurua hobetzen eta enplegua sortzen lagunduko duten inbertsioak sortuz. Programa Otxarkoagara zabaltzeko prozesua gaur ezarri da, sinatutako lankidetza hitzarmenaren bitartez. Hitzarmena Udal Etxebizitzak erakundeko presidente Julia Madrazok eta Lan Ekintza-Bilbaoko presidente Jon Sustatxak sinatu dute. Bi erakundeek konpromisoa hartu dute; horren arabera, Lan Ekintzak –ekonomia eta enplegua sustatzeko udal sozietatea– enpresa-proiektu egokienak aukeratzeko ardura izango du, eta Udal Etxebizitzak erakundeak, berriz, enpresa-jarduerarako higiezinak eskainiko ditu: hamar bat lokal Otxarkoagan; horiekin batera, beste hamasei izango dira Bilbo Zaharrean, San...

1

Nire auzoaz idazten

Ni bizi naizen auzoari Otxarkoagako izena jarri zioten, duela berrogeitazortzi urte inauguratu zutenean. Otxarkoaga izena otso asko duen lekua dela ematen du, eta ez litzateke gauza arraroa izango, iparraldean “Monte Abril” izeneko mendi zabal bat daukagulako. Urte eta erdian, 15.000 biztanlerentzako kaleak, etxeak, era desberdinetako dendak eta bi eliza eraiki zituzten. Zergatik sortu zen, ordea, auzo hau? Franco, “Generalísimo de los Ejércitos de España”, bisitan etorri zen Bilbora eta gure hiria inguratzen duten mendietako maldetan hainbeste txabola ikusita, eta jende pila bat haietan bizitzen, leku hau deuseztatzea erabaki zuen. Horrexegatik jaio zen gure auzoa. Pisu bateko txabolak deuseztatzeko, sei pisuko...

0

OLENTZERO BILBORA IRITSIKO DA ABENDUAREN 23KO ARRATSALDEAN

Eguberri usaina dabil giroan, eta urtero legez, Olentzero Bilbora etorri eta bertako neska-mutilak agurtu, hauen eskariak jaso eta merezi dituzten opariak ekartzeko unea iritsi da. Lan gogor bezain eskerronekoa da, eta ikazkin magikoak urtebete darama prestakuntza-lanetan ohiko laguntzaileen konpainian: galtzagorriak eta beti pega-pega dabilkion Mari Domingi atsegina. Bisitaldi hau dela eta, Olentzerok Bilboko herriari zuzendutako gutun bat bidali du, iaz jasotako tratu ezin hobea eskertzeko. Iaz egin zuen bezalaxe, aurten ere egun bat lehenago iritsiko da Bilbo aldera. Zenbait berrikuntza Olentzerori ongi etorria egiteko ibilaldian Ahalik eta jende gehienak ikus dezan, asteazkenean, abenduak 23, Olentzerori ongi etorria egiteko aurtengo ikuskizunak...

0

LILURATURIK ITZULI NAIZ

Xirimiri   Andaluzian zehar –Malaga eta Sevillan batez ere- ibili naiz urriko zubi luze honetan, hots 9tik 12ra eta liluraturik itzuli naiz. Andaluziako jende askoren artean iraultzaren biderako ateak irekita daude, ez daudelako gauzak bere horretan onartzeko prest. Pobrezia sakon batean bizi dira asko, baina beti ere itxaropenez beterik. Sevillan, “Palacio de Congresos” delako eraikin itzelean, mila pertsona baino gehiago bildu ginen. Estatuko leku guztietatik joandakoak, itxura eta mota guztietako jendea. Zertarako bildu horrenbeste pertsona? “Espitualitateak eta etikak beste mundu posible baterako” leloa ikurritzat hartuz eztabaida taldetan lanean jardun ginen. Gure mundu hau aldatzeko hartu behar ditugun bideetaz oso hizketaldi...

0

Non eta nola gaude?

Xirimiri  Duela egun batzu, azaroaren 30ean zehazki esateko, Suitzan hauteskundeak izan zituzten. Hainbat konturen artean, musulmanek ototiz egiteko dauzkaten “minarete”ak onartzeko prest zeuden ala ez erabaki behar zuten. Botoa eman zutenen artean erantzuna oso argia zen. % 57,5 ek ezezkoa eman zuen. Suitzako biztanleek minarete dorreak jasotzea debekatzea erabaki zuten. Honek, argi eta garbi, zera adierazten du: suitzarren artean erradikaltasuna finkaturik dagoela. Baina, suitzarren artean bakarrik? Zein da errealitatea? Suitzan zazpi miloi pertsona bizi dira. Hauetatik, 300.000 musulmanak dira eta hauetatik, gehienak Bosnia, Kosovo eta Turkiatik joandakoak dira, eta lurralde hauetan, islandarrak oso moderatuak dira, ez dira fundamentalismo hutsean erori....

0

Giza eskubideei buruz hitz egiten

Xirimiri   Abenduaren 10ra egun berezi bat dugu. Duela 60 urte -1948an- agertu zen, Naciones Unidas erakundeak asmaturik, Giza Eskubideen dokumentua. Ordutik gaur egunera 61 urte, baina paper eta hitzetan joan diranak. Giza eskubideak aldarrikatzen diren egun honek aldaketa sakon bat eskatzen digu, gure arteko harremanetan batez ere. Eskubide horietatik bizitza errespetatzearena da garrantzitsuena, eta hau modu desberdinetan adierazten dugu. Baina, gure estatutik atera gabe, 2009. urtean, eta oraindik ez diogu bukaera eman, hirurogeitahamabi emakume, gizonen indarkeriak eraginda hil dira; edo hobe esanda erahil egin dituzte. Modu desberdinetan baina beti, arazo berdina: bestearen kontrako grina, gorrotoa. Baina, zer dago buruan...

0

2010eko Aratusteak. Kartelen lehiaketa

2010eko Aratuste Jaietako Batzordeak lehiaketa antolatu du jaiok iragarriko dituen kartela aukeratzeko. Hauek dira baldintzak: BALDINTZAK: 1.- Egile bakoitzak lan bi aurkeztu ditzake gehienez ere. 2.- Tamaina: kartela 70 cm x 50 cm neurrikoa izango da (ez-etzana). Luma-kartoi gainean eta kristalik gabe aurkeztu behar da derrigorrean, CD batean bi digitalizazio, bata200 kb-ko JPGa eta bestea MB1-eko JPGa. 3.- Kolorea eta teknika: aukerakoa. 4.- Obrak originalak izango dira. 5.- Karteleko testua hau izango da: BILBAO 2010 ARATUSTEAK/CARNAVALES Otsailak 12 – 16 Febrero 6.- Aurkezteko epea: azken eguna 2009ko abenduaren 11an, 13:00etara arte. 7.- Aurkezteko lekua: Turismo eta jaietako saila, Zabalguneko enparantza...

1

ETXERIK GABEKOEN EGUNA

Xirimiri Hilabete honen 22an etxerik gabekoen eguna ospatuko dugu. Eta niri zer? Eta zuri? Ez dut uste ospatzea hitzik egokiena denik. Zer ospatzen dugu? Gure hirietan eta gure hirietako kaleetan, gero eta jende gehiago bizi da. Bilbon bertan, 170 gizon-emakume baino gehiago bizi da horrela. Eguna joan eta eguna etorri eta ez dute beraien lekua aurkitzen. Eta niri zer? Ba, niri zer edo zer esaten didate. Duela 25 urte, eta Bilboko auzo famatu batean, Otxarkoaga izenekoa, gure artean etxerik gabeko batzu onartzen hasi ginen. Urte hauetan jende asko bizi izan da gure artean eta egia esan, denetatik izan dugu. Baina...

0

UDAL LIBURUTEGI SAREAK FAMILIARTEAN GOZATZEKO 100 JARDUERATIK GORA ANTOLATU DITU IKASTURTEAREN BUKAERARARTE

Bilboko Udal Liburutegi Sareak ASTE HONETAN abian jarriko du familia osoarentzat zuzendutako jarduera-egitarau osatu bat ikasturte amaierararte iraungo duena. Guztira, ehun ikastaro baino gehiago, ipuin kontalariak eta umeen artean irakurketa bultzatzeko jolas-saioetatik, nerabeentzako komiki eta karikatura tailerretaraino antolatu dira. Urte osoan zehar, euskaraz zein gaztelaniaz eta dohainik izango diren jarduera hauetan parte hartzeko, aurrez izena eman beharko da, kopurua mugatua delako. Betiko hitzaldi, idazleen topaketa, erakusketa edo informatizatutako katalogoen erabilpenerako ikastaroez gain, -guztiak nagusientzat zuzendurikoak-, aurten txikienei arreta gehiago eskeiniko dio liburutegi sareak. Familiartean gozatzeko jardueren artean, ` Aurreirakurketarako bultzada´ dugu azpimarragarriena. Ekimen honekin, 4 eta 6 urte bitarteko, umeak...

0

BILBOKO UDAL MERKATUEK ESKOLA-IKASLEEI ZUZENDUTAKO ‘ELIKADURA OSASUNGARRIARI BURUZKO IKASTAROA’ ABIARAZI DU SLOW FOOD ETA KIUBEN LAGUNTZAZ

Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailaren menpeko Udal Merkatuek, Slow Food Elkartearekin eta Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoarekin lankidetzan, neska-mutilei zuzendutako “Elikadura Osasungarriari buruzko Ikastaroa” abiarazi dute. Ekimen hau, Lehen Hezkuntzako ikasleekin osasun eta kontsumo alorreko gaiak lantzeko premiari erantzunez gauzatu da. Horretarako, Slow Food Elkarteko kide diren izen eta ospe handiko sukaldariek nutrizio-ohitura osasungarriak eta kontsumo arduratsua sustatuko dituzte ikasleen artean, “Slow Food” mugimenduaren filosofiari jarraituz. Programa azaroaren 17an hasiko da Erriberako udal merkatuan Mugica Solokoetxe ikastetxearen partaidetzaz, eta urtarrilaren 14an amaituko da Otxarkoagako merkatuan Francisco de Goya ikastetxearen partaidetzaz. Ikastaro honen bitartez, eskola-ikasleek elikadura garbia, osasungarria eta bidezkoa izateko...

0

OTXARKOAGAKO DENBORA BANKUA

Auzoko batzar egunean nik zure ama zaintzen dut. Tolestura konpontzen didazu? Euskera praktikatzeko, nirekin hitz egingo duzu? Kajoia jotzen irakatsaiko didazu? Egurra lantzen ikastea gustatuko litzaidake. Norbait nire maskota saintzeko prest asteburu honetan? Denbora Bankuko helburua pertsonen arteko denbora trukea sustatzea da, auzokoen arteko elkar laguntzarako sareak sortuz. Proiektua, nagusiki, Otxarkoagako biztanleei bideratua badago ere, auzoarekin lotura dutenek, parte hartu ahal izango dute Hartzaileak. Otxarkoagako biztanleak edo auzoarekin lotura dutenak. Norbanakoaren informazioa:Asteazkenak 11:00-13-30 eta 16:00-18:00 Tokia: Zizeruena 4- 1. Solairua.(BBk-ko antzinako haurtzaindegia, anbulategi aurreko kalezuloan). Informazio telefonoa: 644 349 838. Astelehenetik ostiralera 11:00-13:00, eta astelehenak eta ostiralak 16:30-18:00. Beste momento...

0

BILBOKO UDALAK ANGELA ARREGI DISEINATZAILEAREN IZENA JARRI DIO OTXARKOAGA AUZOAN INAUGURATU BERRIA DEN PLAZARI

Otxarkoaga Merkatuan inauguratu berria den plazak gaurtik aurrera Bilboko Angela Arregi diseinatzaile ospetsuaren izena izango du. Arregi andrea 2006ko uztailean hil zen 67 urterekin, gaixotasun luze baten ondoren. Bilboko Udalak, modu horretan, kitatu egin du, Angela Arregiren kasuan bezala, hiriari hainbeste eman dioten eta mundu osoan hiria zabaltzen lagundu duten pertsona haiekin zuen zorra. Aitzindaria izan zen Euskal Herriko moda-sortzaileen artean. Angela Arregik josteko grina bizitzeko modu bilakatu zuen 1969. urte aldera. Horrela, denda ireki zuen Bilbon, eta ibilbide arrakastatsuaren lehen urratsak eman zituen. Moztea menderatzeak eta lehengaia ezin hobeto ezagutzeak bereiztu zuen Europako desfile garrantzitsuenetan aurkeztutako bildumetan, eta nabarmen...