UDAL ETXEBIZITZAK ERAKUNDEAK ETA LAN EKINTZA-BILBAOK OTXARKOAGARA ZABALDU DUTE ENPRESA-JARDUERETARAKO LOKALAK ESKURATZEKO PROGRAMA
Enpresa-jardueretarako udal lokalak eskuratzeko Programak Otxarkoaga auzoa barne hartuko du hemendik aurrera. Programaren helburua da aplikatutako eremua ekonomikoki eta sozialki dinamizatzea, betiere, ingurua hobetzen eta enplegua sortzen lagunduko duten inbertsioak sortuz. Programa Otxarkoagara zabaltzeko prozesua gaur ezarri da, sinatutako lankidetza hitzarmenaren bitartez. Hitzarmena Udal Etxebizitzak erakundeko presidente Julia Madrazok eta Lan Ekintza-Bilbaoko presidente Jon Sustatxak sinatu dute. Bi erakundeek konpromisoa hartu dute; horren arabera, Lan Ekintzak –ekonomia eta enplegua sustatzeko udal sozietatea– enpresa-proiektu egokienak aukeratzeko ardura izango du, eta Udal Etxebizitzak erakundeak, berriz, enpresa-jarduerarako higiezinak eskainiko ditu: hamar bat lokal Otxarkoagan; horiekin batera, beste hamasei izango dira Bilbo Zaharrean, San...



















Últimos comentarios