Expodistritok, Bilboko barrutietako Udaltegietan eskainiko den aldi baterako erakusketa zikloak, bihar, irailaren 1ean, emango dio hasiera urteko azken hiruhilekorako egitarauari. Oraingo honetan, Abando-Barrainkuako, San Inazio-Ibarrekolandako, Otxarkoagako, Begoñako, San Frantziskoko, Castañoseko eta Burtsako udaltegietara hurbiltzen diren bilbotarrek, sei erakusketa ibiltariz gozatu ahal izango dute abenduaren amaierara arte: lau pinturari buruzkoak eta bi argazkigintzari buruzkoak . Urteko azken hilabete hauetarako programa bihar hasiko da, San Inazio-Ibarrekolandako, Castañoseko, Otxarkoagako, San Frantziskoko eta Burtsako udaltegietan, Juan Antonio Gaminde, Javier López de Lesaka eta Ismael Iglesias artisten eta Bemaitz taldearen lau pintura erakusketarekin. Horrez gain, Castañoseko udaltegiak, Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak bultzatutako “Ideia borobilak”...
Últimos comentarios