“AUZOKO TXARTELDEGIAK
Musika izango da motore nagusia apirileko, maiatzeko eta ekaineko Bilboko eskaintza kulturalean. Bilboko Orkestra Sinfonikoak lau kontzertu sinfoniko eskeiniko ditu, eta beste bat ganberakoa, Musiketan eta Bilbaiza Jazz Klub-ek bestetik, folk eta jazz emankizunak antolatzen dituzte
Antzerkik eta dantzak eskenatoki nagusi bi izango dituzte, Arriaga eta La Fundición. Bietan arte eszenikoetako autore berrien iradokizunak ezagutu ahal izango dira, baina tradizio direnenganako gustua ere berreskuratuko da, adibidez, Beti Jai Alai teldearekin
Fas Zinema Klubak, zazpigarren artea gustuko dutenentzat, klasikoengan zuzenduko du bere emankizuna eta Canneko Epaimahai Nagusiaren saria jaso duen azken filma proiektatuko da
Eskaintza kultural zabal honek (41 aktibitate arte) bestalde, arte Ederretako Museora eta Guggenheim Museora bisita gidatuak egiteko deskontuak lortzeko aukera ematen digu
GAUR HASITA, leheitilan duen prezio ofizialarekiko sarreren gaineko %40rainoko deskontuak eskintzen ditu. Gainera, aldez aurreko erreserbak eta sarrerak etxean bertan jasotzeko aukera dira Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimen honek ematen duen beste posibilitatea
Kultura eta Hezkuntza Sailaren “Auzoko Txarteldegia” delako zerbitzuak, udaberri-udako programazioari hasiera emanez, 41 kultur jardueraz osatutako eskaintza aurreratu du apirilerako, maiatzerako eta ekainerako, ihazko egitaraua gaindituz. “Auzoko Txarteldegiak” erreserbak egin eta %40rainoko deskontuak lortzeko aukera eskaintzen du, eta gehientsuenetan jarduerako horietako asko, Bilbon epealdi horretan antolatuko diren ikuskizunik nabarmenenetakoak dira,
Musika aktibitateak
Musikak protagonismo berezia izango du “Auzoko Txarteldegia”n datozen hilabeteotarako bildu diren jardueretan, Genero eta estilo desberdinak uztartzen dituen eskaintza ezin zabalagoaz, musika klasikotik eta antzerki musikaletik hasi eta folka edo eta jazza tartekatuz. Euskalduna Jauregiko egoitzan, Bilbao Orkestra Sinfonikoak (BOS) bost kontzertu eskainiko ditu (lau sinfonikoak eta bat ganberakoa). Prokofiev, Brahms, Mozart edo Wagnerren maisulanekin batera, Felix Ibarrondoren “Espira” estreinatuko du Orkestrak. Ganberako kontzertua Dvorák, Strauss eta Dismas Zelenkari eskeiniko zaie.
Lirikak ere izango du lekua Euskalduna Jauregian zeinetan “Txarteldegiko” erabiltzaileek deskontuetaz baliatu ahal izango diren Giacomo Pucciniren ‘Turandot’ lana ikusteko, Nuria Espertek zuzenduta eta Bartzelonako Teatro Liceoaren ekoizpenarekin.
Musiketan saioetan gaur egunerokoagoak diren musika emankizunak antolatuko dira Euskalduna Jauregian, eta Bilbaína Jazz Kluben, estilo zabaleko hainbat ekitaldirekin, hala nola, Iñaki Salvador, Daniel Amat, Ramón Díaz edo Grant Stwart pianojoleak.
Antzerkia eta dantza
Eskenako arteak Arriaga Antzokia izango du eskenatoki nagusia. Bordeleko Ballet Nazioinala izango da, Ygor Yebra bilbotarraren emankizunarekin, errepresentazio denboraldia, zabalduko duena Adolphe Adam ‘Giselle’ ikuskizunarekin. Arriagako beste ikuskizunak besteak beste, Teatro Taiwán taldearen ‘Moon Water’ lana; Valentín Preljocajeken balletaren ‘Les 4 saisons’, dantza eta antzerkia nahasten dituen ikuzkizun berezi bat: ‘Estriptis´ eta Beti Jai Alai dantza taldeak bere berrogeigarren urtemuga ospatzeko ohiko euskal dantzen emankizuna.
Deustuko La Fundicion aretoak ere dantza ikuskizunak antolatuko ditu, eta hauek ere “Txarteldegiak” jasotzen dituenak dira, hala nola Nazioarteko Dantza Egunean antolatutako ikuskizuna, londresko Colin Poole konpainiaren eskutik.
“Txarteldegiko” Arriaga Antzokiko antzerki emankizunen eskeintza Georges Feydeauk idatzitako ‘Hay que purgar a Totó’ “senar-emazteen arteko” iruzurraren ingurukoa; Manuel González Gil eta Daniel Bottiren ‘Gatas’ eta Juan Mayorgak egindako Shakespearen adaptazio bat: ‘El rey Lear’. Lan hau Gerardo Vegak zuzentzen du, Zentru Dramatiko Nazionalak ekoiztua eta Alfredo Alcón, Pedro Casablanc, Carmen Elías, Cristina Marcos eta Olivia Molinak antzeztua besteak beste.
Sortzeile gazteek errealizatutako antzerkiak ere bere lekua izango du La Fundicion Aretoan. Emilio Encabo, Juan Romero, Enriqueta Vega, María Urzelai edo Kepa Ibarra bezalako autore eta zuzendariek antzerkilaritzaren balaunaldi berriko gaiak ezagutaratzera emango diote ikusleari.
Zinema
Fas Zinema Klubak El Carmen (Indautxun) aretoan antolatu duen proiekzioetara joateko aukera ematen dio zazpigarren arte hau gustuko dutenei. Jacques Beckert, Henri-Georges Clouzot edo Marcel Carné klasikoen proiekzioak egongo dira eta baita, Canneko Epaimahai Nagusiaren saria jaso duen azken filma ‘Mogari no mori’ (‘Lutozko basoa´) Naomi Kawase japoniar errealizatzailearena.
Azkenik, “Txarteldegiak” Arte Ederretako Museora eta Guggenheimnera bisita gidatuak egiteko deskontuak eskintzen ditu
Sarrerak erreserbatzea
Sarrerak GAURDANIK eska daitezke, baina soilik Bilboko Udalak dituen Udaltegietara bertaratuz: Deustu, Zurbaranbarri, Txurdinaga, Begoña, Irala, Otxarkoaga, Basurtu, Zorrotza, Zazpi Kaleak, Barrainkua eta Errekaldeko udaltegietan. alegia. Eskatutako sarrerak etxean jasoko dira.
Deskontu sistema honek –ezin zaie gaineratu ikuskizunen antzez-lekuetan egingo diren promozio edo baldintza bereziei– %20ko murrizketa eskaintzen du erreserba baten truk, %30ekoa bi ikuskizunen truk, %35ekoa hiruren truk eta %40ko deskontua lau emanaldi edo gehiagotarako sarrera erosiz gero. Era berean, 15 pertsonentzako gutxienezko erreserba egiten duten Bilboko talde, elkarte edo kolektiboek %40ko deskontua lortuko dute, nahiz eta ikuskizun bakarrerako sarrerak erosi. Taldeek honako telefono honetara deitu behar dute beren erreserbak kudeatzeko: 94 415 94 36.
Últimos comentarios