Categoría: XIRIMIRI

Espacio de Joseba Bakaikoa, donde reflexiona sobre temas de interés para el barrio.

0

LANAREN BALIOA

XIRIMIRI Bazuten bizitzeko gogoa. Bihotz oneko gizonak ziren. Ez nituen inoiz haserre ikusi. Nahiz eta lanpeturik, oso lanpeturik egon, beti zeukaten denbora beren familiakoekin egoteko; ez hori bakarrik, familia, lagunak eta beste askorekin. Pozik egiten zuten egiteko zeukaten lana eta bai batak, ihazko urte hasieran, besteak bukaeran, beren bizitzak eman zituzten lanean. Istripu larrietan biak, benetan! Baina ez ziren biak bakarrik hil. Lanaren ondorioak? Zorte txarraren ondorioak? Bai, baina arazo batengatik edo bestearengatik, egunero –urteko 365 egunetan-, hiru langile hiltzen dira Estatu mailan. Egunero ere, 3000 istripu gertatzen dira lan munduan. Ez al da hau gehiegi? Lanaren balioa ez da...

0

SALGAI EGON BEHAR EZ LUKEENA EROSTEN DA

XIRIMIRI   Lurralde pobreetan, -Afrikakoak batez ere-, enpresak, partikularrak eta beste herrialdeetako gobernuak, gero eta lurralde gehiagoren jabe bihurtzen ari dira. Eta hau, diru truke lortzen dute. Lur eremu zabal hauek, Ipar Amerikako eta Europako biztanleontzat elikagaiak, ura, e.a. emango dizkigute. Bioerregaien arloan gero eta sartuagoak gaude aberatsak, oraingoz gastatzen dugunaren %10a da . Bioerregai hauek lur landuetatik ateratzen dira eta geuk geure garraiorako erabiltzen ditugu. Fenomeno honek beste koska bat ere badu. Eta oraingoan ere behartsuen aurrean agertzen da koska hori. Gero eta behartsu gehiago dira beraien giltzurrunak saltzen dituztenak Zertarako? Dituzten zorrak –kasu batzutan zor ikaragarriak- kendu ahal...

0

Politakari hauek

XIRIMIRI Duela urte bat, Zapaterok eta konpainiak krisialditik ateratzen ari ginela esaten ziguten eta gaur egun, gero eta ekintza gehiago jartzen ari dira martxan gauden krisialditik ateratzeko. Nork ulertzen du hau? Azalpen serio bat behar dugu eta halaxe eskatzen diegu politikoei. Ez da edozein txorakerirekin azalpenik eman behar, ez; hori ezin dugu inola ere onartu. Aukeratuak izan badira – Estatu mailan merezi ditugun politikoak dauzkagu, -erdiak baino gehiagok beraien botoa eman zietelako izango da, baina ez dira aukeratuak izan inori adarra jotzeko. Eta zoritxarrez, hori ari dira egiten. Irabazten duten dirua, besteenganako erantzunkizun baten truke da; egiazko azalpenak ematea da...

0

Ospitale batean bizi izandako gertaerak

XIRIMIRI Hiru urtebete badaramat Santa Marina izeneko ospitalean, abade modura. Oso esperientzia ederra da, eta gustura joaten naiz nire lan orduak betetzera. Ospitaleraino txirrinduz joaten naiz. Oso aldapatsua izan arren, zoragarria da! Bestaldetik, goitik ikusten diren lekuek –Etxebarri, Basauri, Otxarkoaga eta lekutara ikusten diren mendiak– ikuspegi ederra osatzen dute. Ospitale honetan lan egiten duten profesionalak oso onak direla argi eta garbi esan dezakegu. Beren portaerak oso humanoak dira, benetan! Han sentitzen dut, egunez egun, gure bizitzan zehar inportantzia gehiegi ematen diegula gauza batzuei eta ez dutela hainbesterako balio. Jende asko bizi da kate gogor bati loturik, gero eta gauza gehiago...

0

BADATOZ OPORRAK

XIRIMIRI Uztailean eta batez ere abuztuan, badakigu aukera dugula urtean zehar daramatzagun ardurak alde batera utzi eta beste era batera bizitzeko. Urtean zehar aurreratu duguna orain gastatuko dugu, arazorik gabe. Gure burura hainbeste leku ezberdin datorkigu! Daukagun dirua gurea da eta nahi duguna egiten dugu gurea denarekin. Gurea? Zergatik? Nork sartu gaitu pentsakera honetan? Noiz ikusiko dugu daukaguna, soberan denean, ezer ez daukanarekin erdibanatzeko dela? Tentelkeria da hau? Ez al da benetako tentelkeria daramagun bidea? Gero eta jende gehiagok ez dauka ezer eta askoz guttiagok denetarik daukagu; ez bakarrik hau, diru gehiago eduki nahi dugu ez zaigulako iristen nahi ditugun...

0

La condición humana” liburuaz hitz egiten

XIRIMIRI Irakurketaren munduan sartzea oso esperientzia polita izan daiteke. Izan ere, sakontasunezko bidea aurkitzen dugu eta gure burua irekitzeko oso beharrezkoa zaigu, benetan! Egia esateko, liburu askok daukaten edukia kontuan hartzeko da. Gure mundu honetan edozein txorakeria onartzeko prest gaude, “Chiqui chiqui” edo antzekoak, alegia. Kurtso honetan zehar nobela modura irakurri ezin daiteken liburu baten irakurketan ibili naiz. “Paidos”ek argitaratutako “La condición humana”, Hanna Arendt filosofoak idatzitakoa. Adibide modura, 223. orrialdean agertzen diren ideia batzuk azaldu nahi ditut hemen. Oso ideia sakonak dira, kontuan hartzeko modukoak. Horiei kasu eginez gero, gauza asko aldatuko lirateke gure artean. Ideia horiek azaltzean, neure...

0

KULTUR DESBERDINAK ELKARTZEKO BIDEA

XIRIMIRI Izenburu honekin hasera eman nahi diet kurtso honetako nere idazkiei. Kultur arloan uste dut badugula gure gordiar korapiloa. Eta lehenbiziko puntu bezala, zera esan nahi dut: ez dago besteak baino garrantzitsuago den kulturarik, ez! Bakoitzak bere nortasuna dauka eta hau onartzea bide eder bati ekiteko modua litzateke. Gaur sakontasun haundiko emakume bati buruz hitz egin nahi dizuet: Rosalina Tuyuc. Bera maia kulturaren alde ibili da beti lanean, bere herriaren duintasunaren alde. Zertan ari den oso argi dauka: belaunaldi berriek gauregungoan baino egoeran hobean egongo den herri bat izan dezaten lanean jarraitzea. Berak dioenez “gauzarik handiena kultur adierazpen desberdinen errealitatea...

0

JAKINGO BANU…

XIRIMIRI Jakingo banu zergatik erahil duten hainbeste jende zergatik dagoen hainbeste jende sakabanaturik gero eta espetxe gehiagotan, jakingo banu noiz bukatuko den gorrotoa, noiz arte iraungo duen Madrilgo botereak bere ikusmira ezartzen jakingo banu. Gure herriaren nortasuna eta hizkuntza nola hedatu jakingo banu. Baina badakit gure Euskal Herriak ez duela inoiz bere askatasuna lortuko gorrotoaren bideetatik jarraitzen baldin badugu. Badakit zentzurik gabe hiltzen direnak beren hiltzaileen kontzientzian sarturik geratuko direla Badakit herri bezala bizi nahi dugula, gero eta irekiagoak ditugu gure ateak, baina ez dakit gure bihotzak ere horrela ote dauden, prest ote gauden albokoa entzuteko. Gure herria ez da...

0

HORRELA GARA ETA…

XIRIMIRI Gure mundu honetan, asko eta asko, gero eta okerrago bizi dira. Bitartean, batzu oso ondo bizi gara. Nahi duguna daukagu ta ez dugu zailtasun handirik edozein gastu egiteko. Pentsa dezagun adibide batzutan: zenbatetan saldu ziren Olaizola II- Irujoren arteko partidarako sarrerak (Abenduaren 8an Atano frontoian)? edo Osasuna-Bartzelonaren partidurako “Reyno de Navarra”-izen madarikatu hori! futbol zelaian urtarrilaren 11ean? jokatu zutenean frontoia eta futbol zelaia jendez beterik ziren! Eguberri –grazi handi xamarra dauka izen honek: “egun-berria”. Eta zer nolako berria ekarri digu izen honek? Betiko erregalutan eta betiko bazkari-afaritan sarturik ibili gara eta. Hau bai dela! Bitartean, urrun joan gabe, gure...

0

HAU BAI DELA¡

XIRIMIRI A zer nolako Mundua ari garen eraikitzen! Adibide bezala, kirol arloan sartuko naiz. Esate baterako, Nadal, benetako kirol gizona, 23 urte bete gabe oraindik; ez dago bera bezelakorik tenis munduan eta honen ondorioa, argi eta garbi ikusten dugu: 30 miloi euro baino gehiago irabaziko du aurten. Futbol munduan ere badaude horrelakoak. Baina pensatzen jarri nauen errealitatea, beste bat da. Ez dakit zenbat miloi gastatu duten Athletic zaleek Erregeren kopa bila joateko. Erregerena? Baina ez al gara Euskal Herrikoak? Eta Espainako Erregeren kopa atzetik joan dira? Nork ulertu hau? Pentsatzen hasita, sarreren salneurriak, bidaiak, hotelak; janari eta edariak Valentzian eta...

0

los desmanes de cobros de sueldos y extras de nuestros políticos

Tenemos en nuestras manos una herramienta ideal que puede hacernos mucho bien: la posibilidad de que los políticos no sigan blindándose una vida de derechos civiles por encima del resto de las personas en España. Todos hemos oído que los políticos se jubilan con menos años de cotización de su vida profesional que los demás ¿por qué? Todos sabemos que la pensión que les queda es del 100% de su sueldo, ¿por qué? Todos conocemos que los cargos de Gobierno (independientemente de sus resultados de gobierno) son sueldos vitalicios para presidentes de Gobierno y Autonómicos, ¿por qué? Los cargos de...

0

BOLIVIARI BURUZ HITZ EGITEN

XIRIMIRI Boliviako herriak baimena eman zion Evori daraman bidea aurrera eraman dezan. Dena den, aberatsen lau herrialdeetan ziren gobernadoreek galdu zuten. Geroztik, indarkeriaren bidetik sartu dira dirudunak eta orain arte 20 hildako baino gehiago azaldu dira, tiroz josita. Evok eta beste askok badakigu Estatu Batuetako agintariek zerikusi handia dutela egoera honetan. Estatu Batuetako enbaxadorea kanporatu du Evok arazo honengatik. Adierazpen ederra berea! Iparraldekoek eragin handia izan dutelako egoera honetan, nahikoa da! Gehiegi esango nuke! Bestalde, Evo eta Chavez –Venezuelako lehendakaria- lagunak direlako, Chavezek ere kanporatu egin du Venezuelan zegoen Estatu Batuetako enbaxadorea. Iskanbila hauek sortu berriak dira, baina gero eta...

0

Badut zer edo zer esateko

XIRIMIRI Gauzak dauden moduan, ezin dut denbora gehiago isilik geratu. Ez da, ordea, nire pentsamenduak adierazteko hitza soilik; nire bihotzaren adierazpena ere bada. Kontua da kristau gisa ez naizela gustura sentitzen aspalditik. Gero eta ilunagoa ikusten dut gure apezpikuek hartu duten bidea; eta ez hori bakarrik, Eliza barruan gaudenoi eragiten digutena ere. Gure etorkizuna, Eliza gisa, gero eta ilunagoa ikusten dut. Ez nau batere harritzen jende askok egiten dutena: gure Eliza utzi (edo bertan ez sartu!). Betidanik eta betiko, Jesusengan daukagu oinarria eta jarraibidea, baina gizon hauek esaten dituzten gauzek ez didate Jesusengana hurbiltzen laguntzen. Jesus jendearen artean ibiltzen zen;...

0

NOCHE BUENA EN EL CENTRO DE BIZITEGI

En Bizitegi, desde hace ya muchos años, tenemos una forma muy nuestra de celebrar la Noche Buena. Tenemos una hora de cita y para ese momento, las 9 de la noche del día 24, vamos acudiendo a la cita desde los diversos pisos en los que vivimos. Este año nos hemos reunido cuarenta y ocho amigos y amigas. La mayoría de los presentes son usuarios de nuestra Asociación. En el grupo nos encontramos también, los hermanos y hermanas de las comunidades de Hijas de la Caridad y Capuchinos, que a lo largo del año vamos compartiendo nuestra vida con ellos....

1

HABLANDO SOBRE LOS DERECHOS HUMANOS

XIRIMIRI El día 10 de Diciembre es un día importante para todos. Hace 60 años se proclamó por el organismo internacional de las Naciones Unidas, la Declaración Universal de los Derechos Humanos. Llevamos pues 60 años desde ese momento. Pero parece que esto de los Derechos Humanos sea más papeles y palabras que otra cosa. La celebración de este día de los Derechos Humanos no puede ser cuestión de un día solamente, sino de todos los días del año. Esto nos exige un cambio profundo de mentalidad, sobre todo en las relaciones que llevamos entre nosotros. Uno de esos derechos...

1

Abbé Pierre eta Emausko Traperoak

XIRIMIRI Duela 23 urte, 1987ko uztailean, Sakanako herrietan zehar 35 pertsonaz osatutako gazte talde bat ibili zen lanean. Erdiak Altsasukoak (17 lagun), eta besteak han-hemengoak: Urdiain (1) Iruña (7, eta horietako 3 Emausko Traperoak ziren), Logroño (1), Bilbo (4), Madril (3) eta Zaragoza (2). Mertxe Arakamak zeukan etxean bizi ginen denok. Han egiten genituen gure otorduak, baita lo ere. Mertxeren etxea desagertu da, bertan etxe berriak eraiki baitira, baina hortik pasatzean han bizi izandako une ederrak etortzen zaizkit gogora oraindik ere! Nahiko arraroa zen garai hartan gu egiten ari ginen lan hori. Etxez etze, dendaz denda eta edozein lekutan soberan...

0

Euskadiren alde borrokatzen

XIRIMIRI Nire azken idazkian esan nuen ez nuela ikusten inor kalean Euskadiren alde borrokatzen, eta idazki honetan, nire iritzi hau azaldu nahi dut. Bai, sentipen hori oso bizi daukat. Benetako askatasunaren aldekoak espetxean daude eta. Ez dut uste indarkeriaz jokatzen dutenak eta espetxean daudenak benetako askatzaileak direnik, ez. Baina ez dira horiek bakarrik giltzapeturik daudenak. Gure gizadia euren menpe dutenek ezartzen dituzte legeak eta lege araudiak; hemen, hor eta han. Beren interesen alde jotzen dute beti, legearen arloan gero eta botere gehiago edukitzeko daukate indarra. Eta beren bizitzan inoiz armarik hartu ez duten zenbat lagun dauden espetxeetan! Horretan ere gure...

0

LAS ILUSIONES DE UNA VIDA QUE SE ACABA

Juan era un hombre joven de nuestro barrio. Delgado, muy vivo, se movía con destreza. El era uno de tantos, uno más de una de las muchas familias que fueron poblando nuestro barrio de Otxarkoaga, desde mediados del siglo pasado. Su familia, como tantas otras, se fue poblando de pequeños y él era uno más de una familia numerosa, cargada de hijos y de problemas. Nuestro amigo, como tantos muchachos y muchachas del barrio, fue entrando por un camino que le liberaba de dolores tempranos y le llevaba a un paraíso ficticio. Paraíso en el que iba entrando cada vez...

0

ABRID LAS VENTANAS QUE LA NEGRA HUELE MAL

Esaera hau, Logroñoko fiskal batek esan zuen igaro den hilabetan epaiketa bat hasi aurretik. Baina esaldi honek eta beste hainbat esaldi, gero eta sarriagotan esandakoak, zer edo zer adierazten dute: gure gizartean gauza askoren falta nabaritzen dela. Gauza hauen artean, elkarri zor diogun errespetua. Errespetorik eza gero eta nabariago agertzen da gure artean. Eta jarrera hau, gurekiko desberdintasun nabariak dituztenekin adierazten dugu. Desberdintasun hauek mota askotakoak izan daitezke eta kontutan hartu behar ditugu, ez direlako inoiz eta inoren onerako izango. Neretzat, desberdintasunak eman daitezkeen arlorik garrantzisuenak hauexek dira: a) Gizarte mailan: bestea, esaten dugunarekin gure menpean jartzen dugunean (Logroñon gertatutakoa...

0

KATALINA

Xirimiri Su nombre, Catalina, no dice demasiado, pero ella es hija de alguien que fue delegado de embajadas en diversos países. Su madre es extranjera. Por avatares de la vida, tras pasar algunas temporadas en países como Egipto y Estrados Unidos, el padre –tras una larga enfermedad-, tiene que decir adiós para siempre a su mujer y a sus hijas. A partir de este momento, todo se desmorona. La madre vuelve a su país de origen y deja a sus hijas al cuidado de una hermana de su marido, que a partir de ese momento, hará las veces de madre...