Categoría: en Euskera

1

“AFRIKA EXPRESS” URTZI URRUTIKOETXEA BILBOTAR IDAZLEAREN AZKEN LANA AURKEZTEN DU OTXARKOAGAKO LIBURUTEGIAK

  Bilboko Udalaren Liburutegi sarean dagoen Otxarkoagako Liburutegiak, BIHAR OSTEGUNA 21, Urtzi Urrutikoetxearen azken lanaren aurkezpena antolatu du, “Afrika Expess” goiburua duen kronika bat. Liburuak, atzekoz-aurreko zentzuan, milaka afrikarren Europarako bidai azaltzen du, kasu honetan, Renault Express furgoneta zahar batean eginik.   Urtzi Urrutikoetxea (Bilbao, 1977), kazetaria eta idazlea da. Euskarazko hedabide gehienetan lan egin du, prentsan batez ere, (Euskaldunon Egunkaria, Jakin, Argia), eta telebistan (Euskal Telebista). Hainbat poesia liburuen egilea da, hala nola, “Borroka galduetatik gatoz” eta “Utzidazu karmina kentzen”; “Auzoak” ipuin liburuarena eta Imre Kertesz hungariar Nobel Saridunaren “Sin destino” eleberriaren itzulpenarena. Gaztelanieraz, korrespontsala izan zen garaian,  Berlingo...

0

600 BILBOTAR INGURUK ESKURA DEZAKETE JADA KULTURA 18 TXARTELA, MUSIKA, ZINEMA, DANTZA EDO ETA ANTZERKI IKUSKIZUNETARA DOAN SARTZEKO AUKERA EMATEN DUENA

  Oraindik bere sorreratik hilabate bat ere igaro ez den une honetan, badira jadanik 600 eskaera inguru Kultura 18 txartelarentzako, 2009ko urtean zehar 18 urte betetzen dutenentzat -2.500 inguru- zuzendurik dagoena eta musika, zinema, dantza edo antzerki ikuskizunetara doan sartzeko aukera ematen duena. Ekimenak izan duen arrera ona ikusita, Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak 180 gazte elkarte, ikastetxe eta udal zerbitzuetara –gazte zerbitzuak, barrutietako udaltegiak, polikiroldegiak, liburutegiak,…- zabaldu du txartelaren kanpainako informazioa. Txartelak, Bilbon erroldatutako gazteentzako urtean zehar izango diren 18 ikuskizun kulturaletarako doako sarrera eskaintzen du, eta honez gain, "Kultura 18" txartelaren jabe denari, berarekin beste lagun bat eramateko...

0

EUSKARA SAILAK MARTXAN JARRI DU AISIA, KULTURA ETA HEZIKETA UZTARTZEN DITUEN EUSKARA HUTSEZKO ‘IKUSI ETA IKASI’ UMEENTZAKO EKITALDI PROGRAMAREN V. EDIZIOA

Bilboko Udaleko Euskara Sailak martxan jarri du Ikusi eta Ikasi umeentzako euskara hutsezko ekitaldi programaren bosgarren ekitaldia. Ekimen honek aisia, kultura eta heziketa uztartzen ditu. Ekitaldi honetan, 3 eta 12 urte tarteko umeei egokitutako 30 ikuskizun antolatu dira (antzerkia, ipuin kontalariak, txotxongiloak, magia, pailazoak, etab.). Emanaldiak Begoñako, Ibaiondoko eta Deustuko Udaltegietan eta Errekaldeberri, Tiboli, Zamakola eta Zurbarango Ikastetxeetan egingo dira, urtarrilaren 20tik martxoaren 28ra bitartean. Ikusi eta Ikasi Euskara Sailak Topagunea-Euskara Elkarteko Federazioaren eta BBK-ren laguntzarekin antolatzen duen ekimen egonkorra da. Kultur zirkuituaren helburu nagusia da Bilboko haurren artean euskararen erabilera sustatzea haien aisialdian. Halaber, Ikusi eta Ikasi-k haurren artean...

1

Si eliges barrio, puedes ahorrar 2.156 1/m2 al comprar un piso nuevo

En vivienda usada, las zonas más caras son Deusto, Bolueta y Otxarkoaga. Abando es el más caro: 5.756 1/m2. Basurto, el más barato, sale por 3.600 1/m2. Los nuevos cuestan 4,151 1/m2 de media .Pero si sabemos elegir, podemos ahorrarnos una considerable suma de dinero por una vivienda recién construida y de iguales dimensiones. El ahorro puede llegar a los 2.156 euros por metro cuadrado. La única diferencia será el barrio en el que se ubique el piso. Uno nuevo en Abando, el barrio más caro, cuesta una media de 5.756 euros por metro cuadrado, según datos del Departamento de...

0

“EXPODISTRITO”REN EDIZIO BERRI BAT OTXARKOAGAN

  Urteko lehen hiruhilabetekoan,  sei margolan erakusketa jarriko dituzte ikusgai Abando, Begoña, Zorrotza, San Inazio, San Frantzisko eta Otxarkoagako erakusketa aretoetan. "Expodistrito", Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimena da, eta bere asmoa adierazpen artistikoak deszentralizatu eta artista berriak ezagutaraztea da. "Expodistrito" ekimena, Bilboko Udaltegietan txandakatzen den aldi baterako erakusketen zikloaren edizio berria abian jarriko da, 2009ko urtarilaren 7tik aurrera Begoñako udaltegian.  Lehen hiruhilabeteakoan, sei erakusketa izango dira bizkaiko uriburuko auzoetako udaltegietan txandakatuz, margolanak izanik protagonista. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako ekimena, Abando-Barrainkua, San Inazio, Otxarkoaga Begoña, San Frantzisko eta Zorrotzako barrutietan egongo da ikusgai. Erakusketa hauen data...

0

BILBOKO UDALAK ESKUKO TELEFONOKO SMS-EN BITARTEZ GABONETAKO ZORION LEHIAKETAN PARTE HARTZERA ANIMATZEN DITU BILBOTARRAK

   Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak babestutako lehiaketak eta Otxarkoagako Tular elkarteak sustatu duen ekimenak, mezu originalena bidaltzen duenari Madrilgo Warner parkera asteburua pasatzera sarituko du 678 357 498 zenbakira nahi adina SMS bidal daitezke abenduaren 15etik urtarrilaren 7ra bitartean. 15 zentimoko prezioa du SMS bakoitzak. Bidalitako mezu guztiak otsailaren 1etik 15era bitartean irakurr i ahal izango dira  Otxarkoagako udaltegian antolatuko den erakusketan Bilbon, 2008ko abenduaren 16. Aurten buruari bulta batzuk ematea dagokigu eta betiko “Zorionak eta urte berri on” esaldita gainditzea. Bilboko Udalak SMS bidezko gabonetako zorion agurren lehiketara gonbidatzen ditu hiritarrak, Otxarkoagako Tular elkarteren ekimena eta Kultura...

0

EUSKARA SAILAK SUSTATUKO IKASLEENTZAKO HERRI KIROLEN JARDUNALDIA BIHAR, BARIKUA, TXURDINAGAKO EUROPA PARKEAN

Bilboko Udaleko Euskara Sailak eta Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioa antolatzen duten bigarren hezkuntzako ikasleentzako herri kirolen jardunaldia izango da gaur, barikuan abenduaren 12an, Txurdinagako Europa Parkean 10:30etatik aurrera. Topaketa hau Sailaren Xiba ekimenaren barruan dago. Programa honek Bigarren Hezkuntzako ikasleen artean euskararen erabilerarako esparru berriak sustatzea du helburu herri-kirolen bitartez. Horrela, ekimenak hezkuntzaren jolas-eremuan ere euskararen erabilera sustatzea du helburu, baita euskara irakasbide eta harreman-hizkuntza izan daitekeela azpimarratzea ere. Ikasturte honetan lau topaketa egingo dira 20 ikastetxeetako 1.000 ikasleen parte-hartzearekin. Horrela, Kirikiño, Ave María eta Presentación de María Ikasteetatxeko DBHko 130 ikaslek herri kirol eta jolasetan parte hartzen dute; lokotxak,...

0

UME ETA GAZTEENTZAKO JARDUERAK GABONETAN

Enplegu, Gazteria eta Kirol Sailak urte guztian zehar antolatzen ditu aisialdia emateko umeentzako eta gazteentzako jarduerak eta horien osagarri Gabonetarako ere programa bat prestatu du 5 urtetik 14 urtera arteko ume eta gaztetxoentzat. HAURGUNE Adinaren arabera sailkatu dira jarduerak. Alde batetik, antzerki, kantu eta dantza egiteko lekuak egongo dira 9 urtetik 14 urtera artekoentzat. Batetik, barrutietako udaltegietako haurguneak zabalik egongo dira 5 eta 12 urte bitartekoentzat. Ipuin-kontalariak ere izango ditugu eta hauen saioetara gurasoak euren seme-alabekin sartu ahalko dira doan. Horrez gain, Enplegu, Gazteria eta Kirol Sailak foileto bat argitaratuko du udalerrian Gabonetako oporretarako entitate publiko edo erdi-publikoek antolatutako jardueren...

0

BILBOKO SANTOS JUSTO Y PASTOR JAIOTZEN ELKARTEAK NEURRI HANDIKO ZAZPI JAIOTZA JARRIKO DITU IKUSGAI AREATZAKO SAN NIKOLAS ELIZAN

Erakusketa bakoitzak sei metro karratu ditu eta ur, ke eta mugimendu efektuak dituzte Deikundea, Jaiotza, artzaien etorrera, Errege Magoen karabana, Egiptorako ihesa, Jesusen aurkezpena Tenpluan eta Nazareten tailerreko lana dira errepresentatzen diren egoerak Erakusketa Areatzako San Nikolas elizaren ezkerraldeko atarian egongo da ikusgai GAUR astelehena hilaren 1etik hasita, urtarrilaren 6ra bitartean eta Bilboko Udaleko Kultura eta Ezkuntza Sailaren laguntza izango du GAINERA, ELKARTE HONEK OHIKOA DEN BEZALA, OTXARKOAGAKO UDALTEGIAN ABENDUAREN 11tik URTARRILAREN 7ra BITARTEAN, JAIOTZA ETA DIORAMA BATZUK JARRIKO DITUZTE IKUSGAI Heldu dira gabonak eta hauekin batera jaiotzak. Bilboko Santos Justo y Pastor Jaiotzen Elkarteak Jesusen gaztaroko zazpi une ezberdin...

0

BILBOBUSEK DATORREN URTARRILEAN BILBOTRANS ESTREINATUKO DU, HOBARIDUN TXARTEL ELEKTRONIKO BERRIA

Urtarrilaren 19tik Bilbotrans udaleko hobaridun txartel berria indarrean jarriko da, eta gaur egungo txartel grisa ordeztuko du. Lau kolektibo hobaridunen 11.500 onuradunek –GGDren hartzaileak, iraupen luzeko langabeak, %33ko edo %65eko ezgaitasuna duten pertsonak eta 65 urtetik beherako pentsiodunak– aurreko txartela udaleko barruti guztietan ordeztu dezakete, helbide hauetan: – 3. barrutia: Otxarkoaga –Txurdinagako udaltegia (Txomin Garat etorbidea 12-18) Txartel-aldaketa doakoa da, eta Bilbotrans txartela bulego horietako edozeinetan jasotzeko, jatorrizko NAN edo pasaportea, gaur egungo argazki bat eta postaz onuradun guztiei bidaliko zaien deialdiaren hitzordua baino ez dira aurkeztu behar.

0

OTXARKOAGAKO UDALTEGIAK IKUSENTZUNEZKO HEDABIDEEI BURUZKO ETA MUSIKA TRESNEN KURTSOAK ESKEINTZEN DITU

Auzoko elkarteek antolatzen dituzte Udalaren Kultura eta Hezkuntza Sailaren babesarekin DJentzako monografikoak, irratia eta bideo edizioak eskeintzen ditu ikusentzunezko kurtsoak; eta musikarenak txalaparta, perkusio afrikarra, rock musika tresnak, informatika musikala eta home-studio monografikoak. Kurtsoen prezioak 25 eta 105 eurotakoak dira eta interesaturik daudenek udaltokiko webgunean eman dezakete izena Otxarkoagako udaltegiak, Pau Casals 19an, urritik aurrera antolatu dituen tailer ezberdinetan izena emateko epea zabaldu du, ikusentzunezko hedabideen ingurukoak eta musika trsnen ingurukoak. Auzko zenbait elkartek Udalaren Kultura eta Hezkuntza Sailak lagundurik antolatutako ikastaro hauek, lau egunetik zazpi hilaterainoko iraupena dute eta 25 eta 105 eurotako prezioak dituzte.

0

“VUELA BONITA” TALDEAK HASIERA EMANGO DIO BIHAR ZIRKUITOAREN UDAZKENEKO ANTZERKI-DENBORALDIARI

Azaroa amaitu arte, emanaldiak egingo dira San Frantzisko, Begoña, Deustu, Otxarkoaga eta San Inazioko udaltegietan, 19:30etatik aurrera, sarrera doakoa delarik (ezinbestekoa da aldez aurretik gonbidapena jasotzea dagokion udaltegian) Hauxe da Euskadin Arte Eszenikoei zuzendutako zirkuitu amateur bakarra, eta aurreko edizioetan 16.000 ikusle inguru erakartzea lortu du Bertako Vuela Bonita antzerki-konpainiak hasiera emango dio BIHAR, EGUENEZ, San Frantziskoko Udaltegian, Zirkuitoa 2008 programaren azken faseari. Azaroa amaitu arte, bederatzi antzerki-emanaldi eskainiko dira Bilboko auzo desberdinetan, Arte Eszenikoei zuzendutako Euskadiko antzerki-zirkuitu amateur bakarra osatuz. Antzezlan guztiak 19:30etan taularatuko dira, sarrera doakoa delarik (ezinbestekoa da gonbidapena aldez aurretik jasotzea dagokion udaltegian). “Berezia naiz” da...

0

UDALAK UDALTZAINGOAREN KOMISALDEGIA BERRIZTATUKO DU OTXARKOAGAN

Auzoko Hiritar-zentroaren behe solairuan kokatua, Pau Casals Hiribidean, gaur egungo komisaldegiari ondoko lokala gehituko zaio. Hartara, leku gehiago izango du agenteen aldageletarako, eta barnealdean banaketa hobea izango du. Eraikin berria erabilera desberdinetako hiru eremutan banatuta egongo da: zuzendaritza eremua, jendaurreko arreta eremua eta agenteena, aldagela, zerbitzu, egonleku-jangela eremuekin eta zerrenda pasatzeko eremuarekin. Etorkizuneko instalazioen diseinua segurtasun eskabideetara eta arkitektura trabak kentzera bideratuta dago, eta klimatizazioa ere kontuan hartzen du.

0

UDALAK ANTOLATUTAKO TAILER BATEK BIDAIAK PRESTATZEKO GOMENDIOAK EMANGO DIZKIE IBILTARI BOKAZIOA DUTENEI

 Zeintzuk dira bidaiatzeko era alternatiboek, bizikletaz edo motxila bizkar gainean eramanez kasu, dakartzan abantailak eta desabantailak? Nola erosi hegazkin-txartelak merkeago? Osasun-arriskuak edo bisa lortzeko arazoak sor daitezke herrialde jakin batzuetara joatekotan? Zein da ezinbetseko ekipajea destinoaren arabera? Non lor daiteke herrialde baterako bisitaldia aberastuko digun informazioa? Era honetako galderei eta turismo alternatiboa gustuko duten ibiltari bokazioko pertsonek izan ditzaketen gainerako kezka guztiei erantzungo die Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako udal tailer batek.

0

ZINEMA, ANTZERKIA, MUSIKA ETA BIDAIAK DIRA BILBOKO UDALEKO KULTURA ETA HEZKUNTZA SAILAREN TAILER-ESKAINTZA BERRIAREN OSAGAIAK

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak tailer-eskaintza berrabiatuko du udazken-negu honetan barrutietako udaltegietan. Aurten ere eskainiko diren arte plastikoen alorreko ohiko ikastaroak baztetu gabe (pintura, olioa, arte aplikatuak, zur-lanketa, etab.), aipaturiko ikastaro horien osagarritzat antolatu diren beste heziketa-jarduera batzuk ere aukeratu ahal iango dira: zinema, antzerkia, flamenkoa, bidaia-antolaketa eta musikarekin eta ikusentzunezkoekin zerikusia duten bestelako jarduerak. Kultura Sailak antolatutako jarduera deszentralizatu hauek Uriko auzo desberdinetako udaltegietan egingo dira, elkarte eta erakunde desberdinekin elkarlanean (Claro de Luna, Sonikete, Tular, Guztiko, La Caldera, Gazte Leku eta Komunikatuz). Berrikuntza gisa, tailer hauetarako aurre-inskribapena Interneten bidez egin ahal izango da estreinako aldiz. Udalaren www.bilbao.net...

0

KULTURA ETA HEZKUNTZA SAILAK DISTRITO FOTOREN EDIZIO BERRI BATEKO DEIALDIA EGIN DU, BILBOKO AUZOEN INGURUKO ARGAZKI LEHIAKETA.

Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak DISTRITO FOTO lehiaketaren deialdi berri bat egin du eta 4.935 euro banatuko ditu sarietan modalitate bakoitzean, koloretan eta zuri-beltzean. Ekimenak Bilboko leku eta bizilagunak islatzea du helburu, euren begietatik begiratuta. 2001ean lehiaketa sortu zenetik, lehenego aldiz argazkiak Bilboko zortzi barrutietan egin ahal izango dira. Lehiaketa 16 urtetik goranzko argazkizale guztientzat zabalik dago, eta aurkeztutako lanak (partehartzaile bakoitzeko gehienez lau argazki) originalak izan beharko dira, gutxienez 20×25 zentimetroko formatoan, eta irailak 1 eta 16 bitartean aurkeztu beharko dira Deusto, Zurbaranbarri, Matiko, Otxarkoaga, Txurdinaga, Begoña, San Franzisko, Abando, Irala Basurto edo Zorrotzako udaltegietan. Posta zerbitzuz ere bidali...

0

BILBOKO UDALAK OTXARKOAGAKO AUZO ETXEKO PLAZAN MANTENTZE-LANAK HASI

lboko Udalak hurrengo astelehenean, abuztuak 4, hasiko ditu Otxarkoagako Auzo Etxeko plazan mantentze-lanak. Lanak plazan dagoen pergola botaz hasiko dira, egoneko toki horretako ornamentuzko elementu kaltetuenetako bat izanik. Lanek bi aste inguruko iraupena izango dute. . Pergolen ingurua jada sokaz hesi da eta pergola Pau Casals etorbidetik hainbat garabiren laguntzaz botako da; bertan ibilgailuen trafikoa moztuko da lanen ondoko zirkulazio-erreian. Lanak hasia urretik, Otxarkoagako udal-merkatura sartzeko behin-behineko sarbidea prestatuko da. Mantentze-lanak aurtengo azken hiruhilekoan hastea aurreikusten den plazaren urbanizazioaren aurretiazko jarduketak dira. Horren helburua plazaren begiratoki izaera mantenduko duen eremu simetriko eta bateratu berria sortzea da.

0

OTXARKOAGAK DONIBANEKO OHIKO JAIAK OSPATUKO DITU ASTEBURU HONETAN

OTXARKOAGAK DONIBANEKO OHIKO JAIAK OSPATUKO DITU ASTEBURU HONETAN Auzoko Jai Batzordeak familia osoari zuzendutako jai-egitarau zabala prestatu du Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailarekin lankidetzan Jaiei hasiera emanez, BIHAR, EGUENA, auzoko biztanle nabarmenenei herri-bozketaren bidez ematen zaizkien GO! sariak banatzeko ekitaldia egingo da Programazioak tailerrak, ipuin-kontalariak, zinema, antzerkia eta akrobaziak uztartuko ditu. Musika alorrean, hauek izango dira protagonistak: Charango (Mocedades-eko zenbait kide ohik osatutako taldea), Des-kontrol, A Trankas, Dale Ke Aún Respira (DAR) eta Sagar Taldea Bilbon, 2008ko ekainak 18 Bilboko Otxarkoaga auzoak San Joanetako jai tradizionalak ospatuko ditu asteburu honetan. Ospakizuna auzoko Jai-Batzordeak antolatu du Bilboko Udaleko Kultura eta...

0

“OTXARKOAGA ETA BERTAKO JENDEAK” IZANGO DA OTXARKOAGO! KULTURA ETA AISIALDI PROGRAMAKO BIGARREN ARGAZKI LEHIAKETARAKO GAIA

Partaide bakoitzak gehienez hiru irudi bidali ahal izango ditu, formatu digitalean edo analogikoan, edozein tamainatakoak. Lanak igortzeko epea ekainaren 25eko 21:00etan amaituko da. · OtxarkoaGO! auzoko haur eta gazteei multiabentura jarduerak, ikastaroak, kanpamentuak, tailerrak, kirola edota zine-emanaldiak eskaintzen dizkien aisialdi programa da Tendel Elkarteak, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailarekin elkarlanean, ‘Otxarkoaga eta bertako jendeak’ argazki lehiaketaren bigarren edizioa abiarazi du. OtxarkoaGO! aisialdi programaren barruan antolatutako lehiaketa honetan, 300 euroko saria emango zaio senior kategoriako irabazleari (17 urtez goiti) eta Wii bat haur kategoriako garaileari (16 urte arte). Batean zein bestean, lehiatzaileek auzoaren eta auzokideen irudi ona islatu beharko dute...