Categoría: en Euskera

herri-hizkuntza

0

Arantza Yurre, antzerkilaria: “Antzerkia gizartea eraldatzeko tresna gisa ulertzen dugu”

BERTON ALDIZKARIA Deustun jaioa, 11 urterekin Getxora bizitzera joan zen. Kazetaritza ikasi zuen, eta ETBn lan egin zuen ikasketak amaitu bezain pronto Doctor Livingston, supongo programan.Teatroaren munduan sartu zen garai horretan eta teatroak harrapatu zuen. Kazetaritzari zentzua galdu eta aktore bihurtu zen, Antzerkiaren historiako irakasle, eta gerora, konpainia propioa sortu zuen lagunartean, gaur egun dagoen lekura heldu arte: Aullidos de Otxar antzerki komunitarioko zuzendari da Otxarkoagan. Non ezagutu zenuen antzerki komunitarioa? Gure teatro konpainiarekin Argentinara egin genuen bira batean, baina berez, aurretik entzun nuen bere berri hitzaldi batean, Cádizen. Bertan urtero burutzen den dramaturgoentzako kongresu batean. Ponentzia hori Argentinatik etorritako...

0

Otxarkoagako zuhaitzen mozketa gelditu dute auzotarrek

Berton aldizkaria Zizeruena kaleko arbolen mozketa gelditu dute otxarkoagako auzotarrek. Hamabost urtetan zaindu ez diren arbolak.Urretxindorra plaza eta inguruko etxebizitzak eraiki aurretik bertan zeuden zumarrak, garai eta zabalak, salbatu dituzte Otxarkoagako auzotarrek euren kexu eta salaketekin. Udalaren ustez zuhaitz handiegiak dira eta ez dira aproposak etxe arterako. Etxeetako zimentuak kaltetu dezakete beraien sustraiekin, horrez gain, neguko eguraldiarekin adarrekin arazoak egon daitezke.  Auzo Elkartearen esanetan “lotsagarria da” inausteko aitzakiarekin arbolak plazatik kendu nahi izatea, jakinarazpenik gabe: “Adarren bat jausiz gero, hiritarren erraklamazioa saihestu nahi du Udalak”. Arazoa sustraitik moztuz.

0

BARRUTIKO KONTSEILUA

DEIALDIA Batzarra ohikoa Eguna Asteazkena Data 2012.12.19 Ordua 19:00 Tokia Txurdinaga Udaltegia Helbidea Txomin Garat, 18 AZTERGAIAK 1.- 2012ko azaroaren 7an egindako ohiko bileraren akta onartzea, egoki bada. 2.-Egindako bileretan batzorde teknikoan aztertutako gaien berri ematea eta aurkeztutako proposamenak onartzea, egoki bada. proposamen horiek udalaren sailetara bidaltzekoak dira. 3.- Ruegos y Preguntas.

0

Kidegune 2012. Dibertsioaren artea!

Espazio ludiko hezitzailea 9 eta 11 urte bitarteko neskato-mutikoentzat. (2001-2003 bitartean jaiotakoak). Hiruhileko honetan, zuen seme-alabek artista izatera jardungo dute jolasean. Horrela, urrian elkar ezagutuz eta artearen mundua ezagutzen hasiko dira, eta azaroan argazkilariak eta zineko artistak izatera jolastuko dute. Abenduan, gabonak gertu direla, besteak beste, sukaldari handien azalean ere jarriko dira, eta familiarentzako menu gozo-gozoa pentsatuko dute. Baina hori ez da dena. Datorren urtean hainbat gauzarekin dibertituko dira: arkitektura, eskultura, antzerkia, zirkua, dantza, musika, pintura, moda eta publizitatea. Iraupena: 2012ko urriaren 1etik abenduaren 22ra. Non?: Otxarkoaga: Otxarkoagako Udaltegia. Pau Casals etorbidea 19 Noiz egongo dira zabalik?: 2012ko urriaren 1etik...

0

Haurgune 2012. Dibertsioaren artea!

Espazio ludiko hezitzailea 5 eta 8 urte bitarteko neskato-mutikoentzat. (2004-2007 bitartean jaiotakoak). Hiruhileko honetan, zuen seme-alabek artista izatera jardungo dute jolasean. Horrela, urrian elkar ezagutuz eta artearen mundua ezagutzen hasiko dira, eta azaroan argazkilariak eta zineko artistak izatera jolastuko dute. Abenduan, gabonak gertu direla, besteak beste, sukaldari handien azalean ere jarriko dira, eta familiarentzako menu gozo-gozoa pentsatuko dute. Baina hori ez da dena. Datorren urtean hainbat gauzarekin dibertituko dira: arkitektura, eskultura, antzerkia, zirkua, dantza, musika, pintura, moda eta publizitatea. Iraupena: 2012ko urriaren 1etik abenduaren 22ra. Non?: Otxarkoaga: Otxarkoagako Udaltegia. Pau Casals etorbidea 19 Noiz egongo dira zabalik?: 2012ko urriaren 1etik...

0

IMAJINATU OTXARKOAGA” PROGRAMAREN ARRAKASTA BAIEZTATU EGITEN DA %75 GARATU ONDOREN

Bilboko Udalak, auzokoen laguntzarekin, “Imajinatu Otxarkoaga” plana martxan jarri zuenetik Otxarkoaga auzoko irudi estereotipatuarekin amaitzeko eta Otxarkoaga Bilboko beste auzo baten bihurtzeko eta irudi ezkor hori deuseztatzeko aurrera eraman diren ekimenak asko izan dira. Gaur egun, irudi hori gaindituta dago eta Otxarkoaga auzoko etorkizuna itxaropenez beteta dago, neurri baten “Imajinatu Otxarkoaga” planari ezker. Estatu osoan aitzindaria den proiektu honek, hiritarrak bere ingurunea hobetzeko ideiak ematera gonbidatzen ditu. Auzo-bizikidetasun eta talde-integrazioaren eredu bat da gainera. "Imajinatu Otxarkoaga" erkidego-plana auzoaren etorkizuneko diseinuan interesdun gizarte eta auzo-eragileen parte-hartzean eta inplikazioan oinarritzen da. Bilboko Udala demokrazia parte-hartzailea bultzatzen duten metodologien alde agertzen da, hiritarren...

0

“IMAGINA OTXARKOAGA – IMAJINATU OTXARKOAGA” VII. ARETO FUTBOL KIROLKOAGA LEHIAKETA ANTOLATU DU PAZKO ASTERAKO

  Bilboko Udalak, auzokoen laguntzarekin, Otxarkoaga auzoko irudi estereotipatuarekin amaitzeko “Imagina Otxarkoaga – Imajinatu Otxarkoaga” plana martxan jarri zuenetik, Otxarkoaga Bilboko beste auzo baten bihurtzeko eta irudi ezkor horretatik ihes egiteko aurrera eraman diren ekimenak asko izan dira. Gaur egun, irudi hori deuseztatuta dago eta Otxarkoaga auzoko etorkizuna itxaropenez blai, neurri baten “Imagina Otxarkoaga – Imajinatu Otxarkoaga” planari ezker. Estatu osoan aitzindaria den proiektu honek, hiritarrak bere ingurunea hobetzeko ideiak ematera gonbidatzen ditu. Auzo-bizikidetasun eta talde-integrazioaren eredu bat da gainera. "Imagina Otxarkoaga – Imajinatu Otxarkoaga" erkidego-planak auzoaren etorkizuneko diseinuan interesdun gizarte eta auzo-eragileen parte-hartze eta inplikazioan oinarritzen da. Auzoan egiten...

0

UDAL ETXEBIZITZAK ERAKUNDEAK PROGRAMA PILOTU BAT ERAMANGO DU AURRERA, AUZOKIDEEN ERKIDEGOETAKO GUNE KOMUNEN ZAINKETA HOBETZEKO

Udal Etxebizitzak erakundeak “Erkidego Zibikoak” Programa jarri du martxan. Programaren barruan, elkarbizitza erraztera, ondare komunaren aurrean errespetu gehiago izatera eta hiritarren eskubideak eta betebeharrak onartzera bideratutako sentsibilizazio, informazio eta prestakuntza jarduketak jasoko dira. Ekimen hori, Europar Batasuneko FEDER funtsek %65ean finantzatu duten Europa mailako Rehabitat egitasmoaren barruan egin da. Programa horretan, Bilboko Udal Etxebizitzak erakundeaz gain, Kataluniako Etxebizitza Agentziak, Zaragoza Vivienda erakundeak eta Frantziako Ville de Toulousek eta Ville d’Aureilhanek ere hartu dute parte. Guztiak ere, bakoitzak bere lurraldean mantentzen eta kudeatzen dituzten etxebizitza sozialeko auzoetan antzeko egoerak dituzten erakundeak dira. “Erkidego Zibikoak” Programaren barruan, programa pilotu bat diseinatuko da...

0

Auzoa Eraikitzen

  "Auzoa Eraikitzen / Construyendo el Barrio" es un taller organizado por la Asociación de Familias de Otxarkoaga que tuvo lugar el pasado jueves 2 de febrero en el Centro Cívico de Otxarkoaga. El objetivo, integrar a la mujer en la ciudad y su desarrollo, ya que a veces este colectivo suele estar desplazado de la actividad urbanística.

0

BILBOKO UDAL ETXEBIZITZAK ERAKUNDEAK UNIBERTSITATEKO IKASLEENTZAKO PARTEKATUTAKO ALOKAIRUKO HAMAR ETXEBIZITZA ESKAINIKO DITU, 40 EUROKO PREZIO SINBOLIKOAN

Bilboko Udal Etxebizitzak gaur banatu ditu “Bilboko Udal Etxebizitzak Gazte Solidarioentzat” programara zuzendutako hamar etxebizitzen giltzak. Ekimen hori, EHU-ko gradu-osteko ikastaroetan matrikulatuta dauden gazteei dago zuzenduta, eta udal etxebizitzak alokairuan eskaintzen zaizkie, konpartituta, pertsona bakoitzak hilean 40 euroko prezio sinbolikoa ordainduz. Horren truke, ikasleek, egitasmoaren xede diren auzoetako erkidegoko proiektuetan eta egoera txarrean dauden taldeei laguntzeko jardueretan lagundu behar dute, Otxarkoagan eta Bilbo Zaharrean. Guztira 26 ikasle izango dira ekimenaren onuradunak. Unibertsitateko ikasleen eta auzoetako biztanleen artean ekimenak izan duen harrera bikaina dela eta, Bilboko Udalak eta EHU-k elkarlanerako hitzarmena berriztatu eta etxebizitza kopurua handitu dute. Ekimen hori, Europar Batasunaren...

0

2011ko Espainiako Vuelta

Txirrindularitza zaleek txirrindularitza profesionaleko nazioarteko lasterketa nagusietako bat ikusteko aukera izango dute Bilbon: 2011ko Espainiako Vuelta. Izan ere, bi etapa bertan egingo dira. 19. etapa: irailak 9, ostirala: Irailaren 9an, 2011ko Vueltaren hemezortzigarren etapa egingo da. Txirrindulariak Nojatik abiatuko dira, eta, 158 kilometro egin ostean, Bilboko Kale Nagusian amaituko dute. Gutxi gorabehera, 17:30etan iritsiko dira helmugara. Aurreikusitako ibilbidearen arabera, Bizkaiko hiriburura Zorrotzatik sartuko dira, eta honako zirkuitu hau egingo dute: San Mames futbol-zelaia, Sabino Arana, Jesusen Bihotza, Euskalduna zubia, Unibertsitate etorbidea, Campo Volantin pasealekua, Ernesto Erkoreka plaza, Maurice Ravel etorbidea eta Zumalakarregi hiribidea. Hortik Galdakaora joango dira, eta Bilbora itzuliko...

0

BILBOKO UDALTEGIEK SEI ERAKUSKETA BERRI JASOKO DITUZTE BIHARTIK AURRERA, EXPODISTRITO PROGRAMAREN BARRUAN

Expodistritok, Bilboko barrutietako Udaltegietan eskainiko den aldi baterako erakusketa zikloak, bihar, irailaren 1ean, emango dio hasiera urteko azken hiruhilekorako egitarauari. Oraingo honetan, Abando-Barrainkuako, San Inazio-Ibarrekolandako, Otxarkoagako, Begoñako, San Frantziskoko, Castañoseko eta Burtsako udaltegietara hurbiltzen diren bilbotarrek, sei erakusketa ibiltariz gozatu ahal izango dute abenduaren amaierara arte: lau pinturari buruzkoak eta bi argazkigintzari buruzkoak . Urteko azken hilabete hauetarako programa bihar hasiko da, San Inazio-Ibarrekolandako, Castañoseko, Otxarkoagako, San Frantziskoko eta Burtsako udaltegietan, Juan Antonio Gaminde, Javier López de Lesaka eta Ismael Iglesias artisten eta Bemaitz taldearen lau pintura erakusketarekin. Horrez gain, Castañoseko udaltegiak, Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak bultzatutako “Ideia borobilak”...

0

JAIETAKO 115.000 PROGRAMA BANATUKO DIRA BILBOKO ETXEETATIK ASTE HONETAN

Bilbotar guztiek 2011eko Aste Nagusiko egitaraua izango dute laster. Elkarren segidako hamaikagarren urtez, Bilboko Udaleko Jaietako Saila 115.000 programa hasiko da banatzen etzi Bilboko etxeetatik. Bizkaiko hiriburuko auzoetan burutzen den banaketa datorren ostegunean, abuztuaren 11n, hasiko da. Jaietako Sailaren helburua Bilboko hiritar guztiek esku programa bana izatea da, udaleko banaketa puntuetara joan barik. Etxeetatik egiten den banaketak jaietan jarraipena izango du. Egun horietan 45.000 programa eskuragarri izango dira Zabalguneko, Arriaga Antzokiko, eta Guggenheim Museoaren ondoko Bilbao Turismo bulegoetan, ostatuetan, txosnetan eta Udaltegietan. Aurten lehenengo aldiz, gure jaiak disfrutatzera atzerritik etorritakoez pentsatuz, 10.000 esku programa editatuko dira frantsesez eta ingelesez. Zabalguneko...

0

TXURDINAGAK ETA OTXARKOAGAK MAGIA TOPAKETEN ZAZPIGARREN EDIZIOA JASOKO DUTE OSTEGUNETIK AURRERA

Kultura eta Hezkuntza Sailak, maiatzaren 26tik 29ra bitartean Garai Lorategiak, Arbidea eta Ilargi erdia plazetan, eta aurten lehen aldiz, baita Otxarkoagako Ugarte plazan ere, ikusi ahal izango diren ikuskizunen programa zabala antolatu du. Inaugurazio ekitaldia Otxarkoagako Udaltegian izango da, OSTEGUN HONETAN, MAIATZAREN 26AN, nazioartean oso ezaguna den Dani D´Ortiz magoaren ikuskizunaren Euskadiko estreinaldiarekin. Programa honekin, Otxarkoaga-Txurdinagako barrutia hiriko erreferente bilakatzen da mota horretako ikuskizunetan. Joan den edizioan 2.000 pertsona baino gehiago bildu zituen PROGRAMAREN ERANSKINA OSTEGUNA, MAIATZAK 26. 19:30etan Otxarkoagako Udaltegia Inaugurazio ekitaldia: Dani D´Ortiz OSTIRALA, MAIATZAK 27. 19:30etan – Garaiko Lorategiak plaza (Eroski aurrean). Silvana – Ugarte plaza (Otxarkoaga)....

0

UDAL ETXEBIZITZAK ERAKUNDEAK PISU BAT LAGA DU OTXARKOAGAN, HARROBIA ARTE ESZENIKOEN ZENTROARENTZAT

Bilboko Udal Etxebizitzak erakundeak lankidetza akordioa sinatu du Eskena elkartearekin (Euskadiko Produkzio Eszenikoen Enpresa Elkartuak), Otxarkoagan udal pisu bat lagatzeko, Harrobia programaren barruan, produkzio eszeniko profesionalaren arloko Berrikuntza Zentro bat irekitzeko proiekturako laguntza gisa. Eskena elkarteak irabazi asmorik gabe kudeatuko du zentroa, eta auzoan sorkuntza artistikoa sustatzeaz eta babesteaz arduratuko da; horretarako, antzezlanak eta prozesu eszeniko osoak hartzeko beharrezkoak diren azpiegiturak izango ditu. Arte Eszenikoen Zentroa Otxarkoagako eliza izandakoaren bulegoetan kokatuko da. Bilboko Udal Etxebizitzak erakundeak lagatako etxebizitzan, aldi baterako biziko dira produkzio eszenikoekin zerikusia duten eta beste lurralde batzuetatik datozen pertsonak. Harrobia proiektua Harrobia proiektuaren xedea jarduera artistiko enpresariala...

0

KULTURA ETA HEZKUNTZA SAILAK BI MAGIA IKASTARO ANTOLATU DITU OTXARKOAGAKO UDALTEGIAN, MAIATZAREN AMAIERAKO VII. MAGIA TOPAKETEN AURRERAPEN GISA

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak bi magia ikastaro antolatu ditu, bat hastapenekoa eta bestea hobekuntzakoa. Ikastaroak datorren maiatzean eskainiko dira, Otxarkoagako Udaltegian. Ikastaro horiek, maiatzaren 26tik 29ra bitartean burutuko diren VII. Magia Topaketak direla eta antolatu diren jardueren barruan sartzen dira. Topaketa horien barruan hainbat ekitaldi burutuko dira Otxarkoagako Udaltegian, Txurdinagako Ilargi erdiaren eta Garai lorategien plazatan eta Otxarkoagako Ugarte plazan. Hastapeneko ikastaroa maiatzaren 9an, 11n, 16an eta 18an burutuko da, arratsaldeko 19:30etatik 21:30etara, eta hobekuntzakoa maiatzaren 23an, 25ean eta 30en eta ekainaren 1ean, ordu berean. Bi ikastaroak 16 urtetik gorako pertsonei daude zuzenduta, eta magiaren mundu liluragarrian sartzeko...

0

OTXARKOAGAKO BALIABIDEEN LEHENENGO GIDA ARGITARATU DU UDALAK

Bilboko Udalak, Partaidetza eta Barrutietako Kontseilu Sailaren bidez, Otxarkoagako Baliabideen Gida berri bat argitaratu du, auzoan dauden hainbat baliabideri buruzko informazio guztiarekin, publikoak zein ekimen pribatukoak. “Imaginatu Otxarkoaga” Plan Komunitarioaren Bidez planteatutako beharretik sortzen da ekimena eta auzoa berpizten lan egiten duten hainbat elkartek zein udal erakundeek planteatutako jarduera bakoitzera errazago hurbiltzea eta duten garrantzia nabarmentzea lortu nahi ditu. Ia 60 orrialdek jasotzen ditu Otxarkoagako komunitatea osatzen duten alderdiak: udal zerbitzu nagusiak -Auzo Etxea, oinarrizko gizarte zerbitzuak, herritarren segurtasuna edo osasunarekin lotutakoak-, Otxarkoaga eta Txurdinaga aldean dauden ikastetxeak, edo auzoko bizitza soziala, kulturala eta aisiazkoa aberasten lan egiten duten era...

0

MAÑANA VIERNES TEATRO EN EL CENTRO CÍVICO

Otxarkoagako Udaltegiko ekitaldi aretoak “Crímenes ejemplares” lanaren emanaldia jasoko du bihar, OSTIRALEAN, MARTXOAREN 18AN, arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Lan hori, urritik musika-antzerki ikastaro espezializatuan parte hartu duten ikasleen ikastaro amaierako lana izango da. Ikastaroa Tiki-Tita Elkarteak eman du, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen BilbaoEszenak – Baliabide Eszenikoen Zentroak, antolatuta. Bi sexuetako hogei antzezle inguruk Max Aub-en “Crímenes ejemplares” lanaren moldaketa eramango dute eszenatokira. Lan hori, ironiaz betetako kontakizun labur dibertigarriek osatzen dute. Dibertigarriak izan arren, ezkortasun handia dute, izan ere, pertsonaiek, hilketa bat burutzeko edo euren buruaz beste egiteko dituzten motibazioei egin behar dizkiete aurre, eta erantzunak absurduak...